Izena emateko eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautaketa prozedura hasiko da.
Hautaketa prozedurak hiru fase ditu:
Bigarren fasera pasako diren 170 parte-hartzaile aukeratuko ditu, gehienez, horretarakoxe eratutako batzordeak. Honako alderdi hauek hartuko ditu aintzat.
a) Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak.
b) Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten ezagupenak.
c) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko kide izatea.
d) Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunderen bateko kide izatea.
Batzordeak, egoki iritziz gero, elkarrizketa pertsonala egin diezaieke hautagaiei, aipatu berri ditugun alderdi horiei buruz.
Aurrehautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera 2012ko apirilaren 25ean, gazteek izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badute.
Barriara, honako agiri hauek eramango beharko dituzte:
Lehen fasean aurrehautatutako gazteekin egin beharreko topaketa da; beraz, pertsona horiek nahitaez parte hartu beharra daukate topaketan. Hiru egunez egiten da barnetegi batean, Gazteria Zuzendaritzak ezartzen dituen baldintzetan.
Topaketa non eta noiz: Barriako aterpetxean (Narbaiza, Araba), 2012ko maiatzaren 4, 5 eta 6an. Nola heldu Barriara:Mapa
Autobusak irtengo dira Barriarantz EAEko hiru hiriburuetatik, maiatzaren 6an:
Barriara bere gisara joan nahi duenak, goizeko 9:00etarako iritsi beharko du aterpetxera.
Maiatzak 6an, behin betiko hautaketa-fasea amaituta, 13:30ean abiatuko dira Barriatik autobusak Bilbo, Donostia eta Gasteizerantz.
Eroso egoteko moduko arropa eraman behar da, baita papera eta boligrafoa ere.
Egonaldi horretan, Hautaketa Batzordeak 100 lagun aukeratuko ditu gehienez, hirugarren fasera pasa daitezen, eta horretarako honako hauek baloratuko ditu:
Hautatutako gazteen izen-abizenak Gazteaukera webgunean emango dira ezagutzera 2012ko maiatzaren 9an, gazteek izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badute. Horrez gain, Gazteria Zuzendaritza harremanetan jarriko da hautatutako gazte guztiekin.
Hautatzen baldin bazaituzte,honako hau dioen aitorpena sinatu beharko duzu, zure erantzukizunpean: alegia, ez duzula zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dizun legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.
Beren proiektuetan gazteak hartuko dituzten gobernuz kanpoko erakundeek formazio-jardunaldia eskainiko diete aukeratutako gazteei, eta aukeratutako gazteek nahitaez parte hartu beharko dute formazio-jardunaldi horietan. Bertan, lankide boluntario moduan burutuko dituzten lankidetza-proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa emango zaie hautatutako pertsonei.
Topaketa non eta noiz: Barriako aterpetxean (Narbaiza, Araba), 2012eko maiatzaren 12 eta 13an.
Bai lehen topaketan bai bigarrenean sor litezkeen ostatu eta mantenu gastuak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu; joan-etorriak, ordea, gazte bakoitzak hartu beharko ditu bere gain.
Autobus zerbitzua Barriara joateko:
Larunbata - Maiatzak 12: Bidaia Barriara
Donostia: 08:00 - Gipuzkoako Enparantza
Bilbao: 08:00 - Termibus
Vitoria-Gasteiz: 08:45 - Luis Heinz (Marianistas parean)
Igandea - Maiatzak 13: Etxera
13:30 Barriatik irtera Donostira, Bilbora eta Gasteizera.