1.- 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
2.- 2009ko urtarrilaren 1ean 20 urtetik gora izatea eta 2009ko abenduaren 31ra arte 31 urtetik behera izatea.
3.- Jarduera egingo den herrialdean erabiltzen den nazioarteko hizkuntza menperatzea.
4.- Ez edukitzea laguntza publikoak lortzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ere, sexu bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedepenetatik seigarrenaren indarrez.
|