Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Harremanetan jartzea eta maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak) - Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 2011.

Harremanetan jartzea:

Gurekin harremanetan jarri baino lehen, irakurri ondorengo galderak.

Mezua bidali  gazteria-lankidetza@ej-gv.es helbidera edo 945 01 80 00 edo 012 telefonora deitu.

Maiz egiten diren galderak

Maiz egiten diren galderak

1.- Zein baldintza bete behar ditut Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu ahal izateko?
Irakurri bete beharreko baldintzak

2.- Aurtengo urtarrilaren 1ean 20 urte bete baldin baditut, izena eman dezaket?
Bai. Aurtengo urtarrilaren 1ean 20 urte bete baldin badituzu, 20 urtetik gorakoa zarela jotzen da, eta beraz, programa honetan izena eman dezakezu.
igo

3.- Jatorriz Euskal Autonomia Erkidegokoa izan baina bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo izanik, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena eman al dezaket?
Programan izena emateko, EAEko udalerriren bateko erroldan egon behar duzu.Espainiar estatuko beste erkidego batean erroldatuta baldin bazaude, ezin duzu parte hartu programa honetan.

Bestela, euskal izaera politikoa izan behar duzu, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrek esan nahi du, espainiar estatutik kanpo bizi behar duzula, baina espainiar-estatuan bizi izan zineneko azken erroldatzea Euskadin izan zenuela.

Estatu espainiarretik kanpo eduki behar duzu bizilekua, zure euskal izaera politikoa baliatuz Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena eman ahal izateko. igo



4.- Zein konpromiso bete behar dute programan parte hartzeko hautatutako gazteek?
Ikakurri konpromisoak
igo


5.- Non eta nola eman dezaket izena programan parte hartzeko?
Internetez egin dezakezu izena emateko eskaera. Gazteaukera webgunean, Lankidetza arloko Euskadiko Gazteak Lankidetzan atalean. Izena emateko epea zabaltzen den egunean, formulario elektronikoa aktibatuko da webaren atal horretan.

Formularioa bete (nortasun-datuak, prestakuntza eta esperientziari buruzkoak…), konpromisoak onartu eta eskabidea bidali Internetez.

Inprimatu izena emateko eskabidearen egiaztagiria (PDFa): bi kopia dira, bata zuk gordetzeako eta bestea, aurrehautatzen baldin bazaituztete, gero Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eskatzen dizunean aurkezteko. igo
 

6.- Formulario elektronikoa Internetez bidalita, izena emanda geratzen naiz?
Bai.
igo


7.- Eta ez al dut inolako dokumenturik (nortasun-agiririk edo) aurkeztu beharrik? Eta ez al dut nire ikasketen edo dudan esperientziaren egiaztagiririk aurkeztu beharrik?
Izena emateko epearen barruan jasotzen ditugun eskabide guztien artetik, aurrehautaketa bat egingo du hautaketa-batzordeak. Horretarako, kontuan hartuko ditu: batetik gazteen prestakuntza, esperientzia…; eta bestetik, gobernuz kanpoko erakundeek eskatutako perfilen ezaugarriak. Gero azken hautaketa egingo da.

Aurrehautatutako gazteek bakarrik aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

  • Izena emateko eskabidearen egiaztagiria (izena Internetez emandakoan inprimatu behar den PDFa), sinatuta.
  • NAN edo NIEren kopia.
  • Erroldatze-agiria.
  • Bi argazki.
  • Izena ematerakoan adierazi dituzun meritu guztien egiaztagiriak eta frogagiriak

Gero, azken hautaketa egingo da. Azkenean hautatutako gazte bakoitzak aitorpen hau sinatu beharko du, bere erantzukizunpean: alegia, laguntza publikoak jasotzea galarazten duen zigor administratiborik ez penalik edo legezko debekurik ez duela dioen aitorpena. igo


8.- Aurrehautatuko banindute, non, noiz eta nola aurkeztu beharko nituzke agiriok?

Aurrehautatzen baldin bazaituzte, Gazteria Zuzendaritzatik zurekin zuzenean harremanetan jarrita, jakinaraziko dizute non, noiz eta nola aurkeztu behar dituzun agiriak.
igo


9.- Agiri horiek aurkeztu ezean, zer gertatzen da?
Eskatutako agiri guztiak adierazitako epean aurkezten ez badituzu, zure izena emateko eskabidea baliogabetu egingo da.
igo


10.- Eta nola jakingo dut aurrehautatu nautela?
Gazteaukera webean argitaratuko dira programan aurrehautatutako gazteen izen-abizenak, izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badiote Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari. Baimenik eman ez den kasuetan, izen-ematearen zenbakia argitaratuko da webean. Zenbaki hori bere izen-ematearen egiaztagirian ikusi ahalko du gazte bakoitzak.

Gainera, Gazteria Zuzendaritzatik zuzenean zurekin harremanetan jarrita jakinaraziko dizute aurrehautatu zaituztela. igo


11.- Nork egiten du gazteen hautaketa?
Horretarako eratutako Hautaketa Batzordeak. Honako hauek osatzen dute batzordea:

  • garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen ordezkariek osatzen dute gehienbat;
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide batek
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako kide batek eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako beste kide batek. igo

12.- Nola egiten da hautaketa?
a) Lehendabizi, aurrehautaketa: GGKEek egindako boluntario-eskaerak, batetik, eta gazteen eskabideetan adierazitako prestakuntza eta esperientzia, bestetik, aintzat hartuta.

b) Azken hautaketa: Irakurri hautaketa prozesuaren bigarren fasea edo azken hautaketa.

Hortik aterako dira programan parte hartzeko hautatutako gazteak: 100 gehienez ere. Gazte batzuk erreserban geratzen dira, hautatutako gazteen artean suerta daitezkeen bajak bete ahal izateko. igo


13.- Zein alderdi baloratzen dira aurrehautaketa eta azken hautaketa egiterakoan?

Aurrehautaketa egiteko:

a)Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak.

b) Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten ezagupenak.

c) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko borondatezko kide izatea.

d) Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunderen bateko borondatezko kide izatea.

Azken hautaketa egiteko:

a) Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen egokitasuna, topaketan erakutsitako errendimendua aintzat hartuta.

b) Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen ezaugarriak zenbateraino diren egokiak garapenarako gobernuz kanpoko erakundeek deialdi honetarako aurkeztu dituzten lankidetza ekintzetarako. Aintzat hartuko da ekintza horietan integratzeko duten astia ere. igo

 

14.- Boluntarioa beti aukeratzen al da egin dituen ikasketekin zuzen-zuzenean loturiko lana egiteko?
Ahal dela, daukan prestakuntzarekin eta esperientziarekin loturiko lana egiteko aukeratzen da gaztea, beti ere garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek egindako boluntario-eskaerak kontuan izanda.

Halere, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa ez da lankidetza maila profesionalean eskaintzeko programa; sentsibilizazio-programa da, eta gazteei lankidetza mundura hurbildu eta lankidetza esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera ematea du helburu.

Horregatik, profil profesionala bezain inportantea edo, zenbaitetan, inportanteagoa izan daitezke pertsonaren izaerari dagozkion ezaugarriak, gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak. Horiek guztiak hartzen dira aintzat hautaketa egiterakoan. Eta kasu batzuetan, gaztearen prestakuntzaren alderdi orokorrak aprobetxatu ahalko dira, zeregin zabalagoa eta gaztearen profil profesionala baino bajuagoa ez oso teknikoa eskatzen duten proiektuetarako. igo

 

15.- Nola jakingo dut azkenik programan parte hartzeko hautatu nautela?
Gazteaukera webean argitaratuko dira programan parte hartzeko hautatutako gazteen izen-abizenak, izena ematerakoan horretarako baimena eman baldin badiote Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari. Baimenik eman ez den kasuetan, izen-ematearen zenbakia argitaratuko da webean. Zenbaki hori bere izen-ematearen egiaztagirian ikusi ahalko du gazte bakoitzak.

Gainera, Gazteria Zuzendaritzatik zuzenean zurekin harremanetan jarrita jakinaraziko dizute hautatu egin zaituztela. igo


16.- Behin hautatua izan ondoren, zer egin behar da?

Irakurri hautaketa prozesuaren hirugarren fasea: informazio eta orientazio aldia.


17.- Zeintzuk dira, laburtuta, programan izena emateko eta hautaketa prozeduran kontuan hartu beharreko data nagusiak?
Irakurri egutegia

igo

18.- Zein herrialdetan izaten dira Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako lankidetza-proiektuak?
Gehienak Hegoaldeko eta Erdialdeko Amerikan izaten dira, baina Afrikan eta Asian ere izaten dira, beti ere garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek aurkezten dituzten eskaeren arabera. Baina ez dira jakinarazten hautaketa-prozesuaren amaiera arte. igo


19.- Gazteok aldez aurretik eska dezakegu zein herrialdetara eta zein motatako proiektura joan nahi dugun?
Ez. Aurretik ez da proiektuen ez eta herrialdeen zerrenda ezagutzera ematen. Behin hautaketa-prozesua amaitutakoan jakinarazten zaio hautatutako gazte bakoitzari zein herrialdetarako eta zein proiektutarako aukeratu duten. Ordurarte ez. igo


20.- Zenbat denboraz lan egin behar du gazteak egokitu zaion proiektuan?
Esperientziak hiru hilabete irauten du. Normalean, uztailaren hasierako egunetan irteten dira gazteak Euskaditik eta urriaren hasiera aldera itzultzen dira berriro ere Euskadira. Bitarte horretan guztian egokitu zaion proiektuan eta herrian aritu behar du. igo


21.- Izaten al da egonaldiaren azken egunetan-edo herrialdea ezagutzeko turismo-bidaiarik egiteko aukerarik?
Ez. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa lankidetza-munduko esperientziak ezagutzera emateko programa da; ez da turismo-programa.
igo


22.- Zer gastu dauzkate ordainduta programan parte hartzeko hautatutako gazteek?

  • Bidaia-gastuak, bisa gastuak (baleude) eta asegurua (gaixotasunei eta istripuei aurre egitekoa), EJk ordaintzen ditu.
  • Hiru hilabetez beharko dituen ostatua eta janaria GGKEak eskainiko dizkio. igo

23.- Zer gastu ordaindu beharko ditu gazteak?

  • Herrialdetik irtetzeagatik kobratu ohi dituzten tasak.
  • Txertoak; halere, badira txerto batzuk Osakidetzak osasun-zentroetan doan jartzen dituenak. igo

24.- Txertoak gazte bakoitzak jarri behar ditu bere kontura?
Bai. Horretarako txanda eskatu beharko du Sanidad Exteriorren (
ikus informazio praktikoa). Halere, Osakidetzak doan jartzen dituen txertoak eskatzeko, aurrez Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatu duela egiaztatzen duen agiria emango dio gazte bakoitzari, eta egiaztagiri hori aurkeztuta, doan jarri ahalko dizkiote hainbat txerto. igo

 

25.- Barriako egonaldietako gastuak gazteak ordaindu behar al ditu?
Ostatua eta janaria Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu.
Bidaia Eusko Jaurlaritzak jarritako autobusetan eginez gero, gazteak ez du ezer ordaindu beharrik. Baina bidaia nork bere kotxean eginez gero, bidaia-gastu horiek gaztearen kontura izango dira.
igo

 

26.- Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duen aseguruak zein estaldura ditu?
Gaixotasunei, istripuei eta erantzukizun zibilari aurre egiteko poliza da.
igo

 

 

Azken eguneratzea: 2011/03/24