Multimediako ingeles-ikastaroa, online eta doan. orain ingelesa ikas dezakezu multimediako ingeles-ikastaroei esker. egin ezazu ingeles-ikastaroa doan, izen-ematerik eta kosturik gabe. egunero-egunero, hamabost mila pertsonak baino gehiagok ikasten dute webgune honen bitartez!
BBC hasiberrientzat [EN]
Atzerrira joan zara eta ez zara gauza helmugako herrialdeko hizkuntzan tutik ere esateko? bbc kateak hasiberrientzako online ikastaro bikainak eskaintzen ditu, doan. hainbat cd eta bideo eskuragarri.
Ingelesezko ortografiari eta gramatikari buruzko gida [EN]
Ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ikasten dutenek ingelesaren gramatikari buruz jakin behar duten guztia. oinarrizko ortografiari buruzko online testu-liburu bat aurkituko duzu, ehunka lehiaketa elkarreragilerekin batera.
E.L.Easton [EN]
Hizkuntzak irakasteko eta ikasteko material interesgarrien —gramatika-ikasgaiak, testak, lehiaketak, hiztegiak eta abar— iturria. webgune aproposa beren hizkuntza-trebetasunak egiaztatu nahi dituzten ikasle eta irakasleentzat.
Europa osoan hizkuntzak ikasteko baliabideak. hautatu menutik hizkuntza ikasteko eta irakasteko materialak, eta jarraian hautatu ikasi beharreko hizkuntza: nederlandera, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, espainola edo beste bat.
Phrasebase hizkuntzak ikasteko baliabideak eskaintzen dituen komunitate librea da. sartu datu-base erraldoian eta hainbat hitz arrunt aurkituko dituzu, baita 90 hizkuntza baino gehiagotara itzulitako esaldi ugari ere. erregistratu doan, eta parte hartu mundu osoan bere hizkuntza irakasteko interesa duen jendearekin.