"Gazteak Ekinean" Europako programa 2007tik 2013ra arte egongo da indarrean. Programa berri hau15 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon. Gazteak Ekinean programak 2006an amaitu zen "Gazteria programa" ordezkatuko du.
Helburu nagusia Europako Batasunean, gazteen arloan, lankidetza sustatzea eta babestea da. Horretarako, bizitza publikoan gazteen partaidetza bultzatu nahi da, eta baita enpresa, sormen eta ekimen izpiritua ere.
Eskuragarri dago programaren 2010eko gida berria (pdf, 8 Kb).
"Gazteak Ekinean" programak bost ekintza izango ditu: