Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazte-ekimenak (1.2 ekintza)

Gazte-ekimenen jarduerak gazteen ekimenak eta sormena bultzatzen ditu, eta aukera ematen die beraien ideiak garatzeko, gazteak beraiek direlarik proiektuen kudeatzaile eta bultzatzaile. Proiektua gazte-talde batek sortu eta zuzendu behar du bere inguruan, bere behar eta interesen arabera, eta berritzailea izan behar da edo ideia berri bat garatu behar du.

Ekintza honek udalerri, lurralde eta nazio mailako proiektuei ematen dio babesa, (ekimen nazionala) eta baita herrialde desberdinetan garatzen diren antzeko proiektuen arteko sarearen konexioari ere (ekimen transnazionala).

Programa honetan parte hartzen duten edozein herrialdetan legez bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Bestalde, 15 eta 18 urte arteko gazteak ere onartu daitezke, beti ere tutore batekin edo gazte animatzaile batekin badoaz.

Bai ekimen nazionalek zein transnazionalek ere 3 eta 18 hilabete arteko iraupena izan behar dute, prestakuntza, burutzea, ebaluazioa eta jarraipen ekimenak barne.

Gazte-ekimenetan parte hartzen dutenek Youthpass agiria jasotzeko eskubidea dute. Bertan, ikaskuntza ez-formalaren esperientzia hori deskribatzen eta baliatzen du. Youthpass agiriaren bitartez programan jasotako esperientzia hezkuntza alorreko esperientzia bezala eta ikasketa ez-formal bezala onartzen dela bermatzen du Europako Batzordeak.


"Guía del buen tutor"

Beste alde batetik, gazteekin lan egiten baduzu, gazte animatzailea bazara, gazte elkarteren batean boluntariotza egitasmoren bat burutzen bazabiltza, gazteei zuzendutako ekimenak sustatzen dituen Europako erakunderen batean lan egiten baduzu, edota beste gazte batzuei beraien ekimenak garatzeko laguntza eskaintzen badiezu, orduan interesgarria izan daiteke gida hau:


Gida   Coaching Guide. Guía del buen tutor (doc, 2.069 Kb).


Nolabait, tutore izateak gazteei ateak zabaltzea suposatzen du ekintzaileak izan daitezen, jarrera aktiboa bultza dezaten, beraien interesak ezagutu ditzaten, beraien kontribuzioak eta garapena zaindu dezaten, mundua hobetu dezaten…
 


Gazteak Ekinean programaren baitan izandako proiektuak eta bizipenak ezagutu itzazu.