Gazteak eta demokrazia proiektuen helburua gazteen partaidetza aktiboa handitzea da udal, lurralde, nazio edo nazioarte mailako komunitatean, demokrazia esku-hartzailearen mekanismoetan beraien partaidetza bultzatuz.
Programa honetan parte hartzen duten edozein herrialdetan legez bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Bestalde, 15 eta 18 urte arteko gazteak ere onartu daitezke, beti ere tutore batekin edo gazte animatzaile batekin badoaz.
Besteak beste, hauek dira demokrazia esku-hartzailearen proiektuen helburuak:
-
Gazteen integrazioa bultzatu partaidetza egituretan.
-
Agintari publikoen eta gazteen arteko elkarrizketa mota guztiak errazten dituzten ekimenak garatu.
-
Elkarrizketa mota guztiak garatzeko mekanismoak sustatu.
-
Erakundeetako kide ez diren gazteak ere barneratzen dituen elkarrizketa garatu.
-
Gazte talde zehatz batzuen partaidetza galarazten duten oztopoak identifikatu eta gainditu.
Gazteak eta demokrazia proiektuetan parte hartzen dutenek Youthpass agiria jasotzeko eskubidea dute. Bertan, ikaskuntza ez-formalaren esperientzia hori deskribatzen eta baliatzen du. Youthpass agiriaren bitartez programan jasotako esperientzia hezkuntza alorreko esperientzia bezala eta ikasketa ez-formal bezala onartzen dela bermatzen du Europako Batzordeak.
|