Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euroscola 2012. Martxan dago jada Euroscola lehiaketaren edizio berri bat.

Euroscola 2012ko kartelaJokoaren helburu nagusia 2012. urtea zahartze aktiboa eta belaunaldi ezberdinen arteko elkartasuna eta Erasmus programaren 25. urteurrena direla ezagutaraztea da. Hala, aurtengo gai nagusia, gazteentzako eta irakasleentzako hezkuntzan oinarrituriko europar truke programek eskaintzen dituzten abantailen berri ematea da. Era berean, ekimenak, etengabeko hezkuntzak duen garrantziaz ohartaraztea ere bada helburua, eta belaunaldi ezberdinen arteko elkartasuna sustatzea.

Egutegia:
Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 1era arte: www.euro-scola.com.
Lehen fasea: Otsailaren 20tik martxoaren 20a bitartean
Azkeneko fasea: Apirilaren 16tik apirilaren 23a bitartean

Baldintzak:
• Europako ikastetxe guztiek har dezakete parte.
• Parte hartzeko ezinbestekoa da taldeka ematea izena: hamar ikaslez osotutako taldeak (15 eta 18 urte bitartekoak) eta liderra izango den irakasle arduradun bat.
• Ikastetxe batek hainbat talde aurkeztu ditzake, baina batek bakarrik izango du finalera sailkatzeko eskubidea, puntuazio gehien lortzen duena.

Saria
• Lehiaketaren irabazleak Estrasburgora joango dira Europako beste gazte batzuekin batera Euroscola Egitasmoan parte hartzeko (Europako gazteen Parlamentuaren simulazioan).

• Autonomia Erkidego bakoitzeko finalista bat egongo da. Finalista guztien artean lehen bederatzi sailkatuak izango dira irabazleak. Euskadiko lehen sailkatuak asteburu bat pasatuko du Euskadiko aterpetxe batean (REAJ sarekoa). Sariaren barne sartzen da mantenua eta 2 gau igarotzea aterpetxean. Lehen sailkatua irabazleetariko bat izatea suertatuko balitz, sari hau bigarren sailkatuak jasoko luke.

• Euroscolaren azkeneko fasera heltzen diren irakasleen artean iPad bat zozkatuko da.

Aurreko edizioak

• 2011
Gaia:"Boluntariotzaren urtea” - Saritutako ikastetxea: IES Martín de Bertedona (Bilbo)

• 2010
Gaia:"Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren  Aurkako Europar Urtea” - Saritutako ikastetxea: Irungo La Salle – Taldea: Torniquete

• 2009
Gaia:"Europako Parlamenturako hauteskundeak " - Saritutako ikastetxea: Irungo La Salle.

• 2007
Gaia: "Europar Batasunaren 50 urteak: iragana, oraina eta etorkizuna " - Saritutako ikastetxea: Donostiako La Asunción ikastetxea.

• 2006
Gaia: "Batasun solidarioa" - Saritutako ikastetxea: Donostiako La Asunción ikastetxea.

Azken eguneratzea: 2011/12/14