Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erasmus


ErasmusErasmus, hezkuntza egitasmo bat izateaz gain, fenomeno sozial eta kulturala ere bada. Tolerantzia guneak sortzen ditu eta gazteen arteko harremanak era natural eta errazean bultzatzen ditu.

Unibertsitateen arteko ikasle-trukeen munduko programarik garrantzitsuena den Erasmus egitasmo hau 1987an abian ipini zenetik, milioi bat eta erdi  ikasle baino gehiago izan dira bertan parte hartu dutenak.


Zeintzuk dira helburuak?

Erasmus programaren helburu nagusia parte hartzaileen artean irekitze eta tolerantzia espazio bat sortzea eta nazionalitate ezberdinetako pertsonen nahasketa natural eta erraza ere ahalbideratzea da. Era berean, kultura arteko elkarrizketa eta gazteengan "europar" mentalitatea bultzatzen ditu. Gainera, mugikortasuna errazten du, bai ikasteko unean zein lan egiteko unean ere.

2007-2013 epean Hezkuntza Iraunkorra egitasmoaren barnean egongo da Erasmus. 2012an hiru milioi ikasle inguru hartuko ditu, bakoitzari atzerrian esperientzia bat bizitzeko aukera eskainiz.


Nork har dezake parte Erasmus egitasmoan?

  • Beraien ikasketak zabaldu nahi dituzten ikasleak: Europako beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntza erakunde batean burutzen dute ikasketa epe bat.
  • Praktiketako ikasleak: Europako beste herrialde bateko enpresa edo erakunde batean burutzen dute praktika epe bat.
  • Irakasleak eta goi-mailako hezkuntza erakundeetako eta enpresetako langileak.


Dirulaguntzak

Erasmus egitasmoaMugikortasun indibiduala: Erasmusek diruz laguntzen ditu Europako Batasuneko herrialde kideetako ikasleen desplazamenduak Goi-Mailako Hezkuntza Zentroetan ikasketak burutu edo prestakuntza jaso dezaten eta enpresetan, prestakuntza zentroetan, ikerketa zentroetan edo beste erakunde batzuetan egonaldiak egin ditzaten. Mugikortasunerako beka hauek eskatzeko dagokion unibertsitatearekin jarri behar da kontaktuan.


Lotura interesgarriak

 

Azken eguneratzea: 2008/06/26