Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gazteria munduan (3. ekintza)


"Gazteria munduan" ekintzaren helburua euskal gazteen eta munduko beste lurralde batzuetako gazteen artean gazteria eta hezkuntza ez-formala arloetako trukeak eta lankidetza bultzatzea da. Ekintza honekin gaztekin eta "herrialde bazkide" bezala deitzen direnen arteko proiektuak babesten dira. "Herrialde bazkideak" Gazteak Ekinean programan parte hartu ahal izan arren "programako herrialdeak" bezala definitzen ez diren herrialde guztiak dira.


Europako Batasuneko herrialdeekin lankidetza (3.1 ekintza)

Proiektuek, gutxienez, "herrialde bazkide" bi eta "programako herrialde" bi elkartu behar dituzte.
Jarduera "programako herrialde" batean edo programan parte hartzen duen  aldameneko "herrialde bazkide" batean antolatu daiteke, mediterraneoko herrialde batean izan ezik.

Ekintza honen baitan ondoko jarduera hauek finantzatu daitezke:

  • Gazteen trukeak.
  • Prestakuntza eta sarearekiko konexio proiektuak.


Munduko beste herrialde bazkide batzuekin lankidetza (3.2 ekintza)

Neurri honen helburua programako herrialdeen eta gazteria kontuetan Europako Batasunarekin hitzarmenak sinatuta dituzten munduko beste herrialde guztien arteko lankidetza sustatzen dituzten proiektuak babestea. 3.2 ekintzaren baitan lehentasuna izango dute Latinoamerika, Afrika, Asia, Karibe eta Ozeano Bareko herrialdeekin lotura duten proiektuek.


 

Azken eguneratzea: 2007/05/30