Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Europako programak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Europan lan egitea

Eures Logotipoa

Eures Ataria lanbide-mugikortasunaren europar ataria da. Europako Batzordeak bultzatzen duen atari hau, lana bilatzeko tresna da, 31 estatu kideetako lan-eskaintzak ematen dituena.

Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan-agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe.

Gainera, nahi duenak bere curriculuma jar dezake bertan, eta Europako Batzordeko beste herrialdeetako lan eta bizi baldintzak ezagutu; enpresariek ere beren lan-eskaintzak aurkez ditzakete. Informazioa Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan dago.

Lan bila ari bazara, ikusi atal hauek:

Europan enplegua bilatzeko

Bilatzaile pribatuak

Zenbait bilatzaile pribatuk (jobrapido edo trovit adibidez) hainbat herrialdetan bilatzeko aukera eskaintzen dizute, dagokion herrialdearen hizkuntzan.

eurosummerjobs orriak herrialde bakoitzaren berariazko linkak ematen dizkizu enplegua bilatzeko, helmugako tokiaren mapan klik eginez.

Enplegu atari orokorrak
Berariazko enplegu atariak
Lan-bilera
Osasun enplegua/europa

Lana oporretan

  • Anywork Anywhere [EN]

    Kontratazioko nazioarteko gunea, ikasleentzat, ibiltarientzat eta mundu osoan bidaiatzen duten pertsonentzat. Noizbehinkako, urte-sasoiko eta aldi baterako enplegu-aukeren iragarkiak biltzen ditu, baita Erresuma Batuko eta munduko gainerako eskualdeetako enpleguari buruzko informazioa ere. Baliabide interesgarriak dira.

  • Enplegua opor zentroetan [EN]

    Online direktorioa, opor-zentro batean udako edo neguko urte-sasoiko lan baten bila dabiltzan pertsonentzat. Urte-sasoiko lanpostuak biltzen ditu direktorioak, sektore guztietakoak, hala nola haur-zaintzaileak, garbitzaileak, zerbitzariak, gidariak, eta jatetxeetako eta bezeroaren arretarako zerbitzuko enpleguak.

  • Udako enpleguak [EN]

    Uda honetarako lan bila segitzen al duzu? Webgune honek hainbat enplegu-aukera eskaintzen dizkizu, Europan eta mundu osoan. Enpleguak kanpamentuetan, parkeetan, turismo-zentroetan, hoteletan eta urte-sasoiko beste jarduera batzuetan. Informazio baliagarria hasteko moduaren, baliabideen eta aholkuen inguruan.

  • Gapwork [EN]

    Ikaslea bazara edota bidaiatzeko urte sabatikoa hartu baduzu, webgune honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu Europako eta atzerriko noizbehinkako lanaren inguruan: oporretan lan egiteko bisatuak, urte sabatikoak, bidaia-aseguruak, hegaldiak, hirietako mapak, osasuna eta abar.

  • King's Sports Camps [EN]

    Kirol-jardueretarako monitoreen eta haur-zainketarako langileen kontratazioa Europan. Eskatutako prestakuntza eta kontratazioei buruzko informazioa, CV egokiena idazteko aholkuak, hautagaitza-prozedurak, prestakuntza eta abar.

  • STA Travel [EN]

    Irabaz ezazu soldata Estatu Batuetako kanpamentu bateko animatzaile gisa jolasten eta lan egiten, edo bestela Korean irakasten edo Irlandan garagardo-pintak ateratzen. Mundu osoan barrena zeregin harrigarrienetan ere ogibidea nola atera dezakezun esaten dizute hemen.

  • The Frontier Club [EN]

    Atzerrian lana aurkitzeko laguntza: itsas bidaiak, kontserbazioa, auzolandegiak, irakaskuntza, eski-estazioak, aldi baterako eta udako enpleguak.

  • A Plus Summerjobs [EN]

    Erakunde honek informazioa eskaintzen du udako lanak eskaintzen dituzten 2000 enpresa baino gehiagoren inguruan. Baliabide gehienek urte-sasoiko lanekin dute zerikusia.

  • Season Workers [EN]

    Erresuma Batuko atari honek udako hainbat ikastaro eta lan-eskaintza eskaintzen ditu, hala nola kanpoko jardueretarako eta eski-estazioetarako monitorea eta beste hainbat aukera, urte sabatikoa hartu nahi duten, edo, besterik gabe, bizitzako esperientziarik zirraragarriena bizi nahi duten guztientzat.

  • SUMMER JOBS 4 U [EN]

    Udako lanak Europan eta munduko gainerako herrialdeetan.

 

Loturak: