Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Aisialdirako heziketa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Aisialdirako begiralea


Aisialdirako begiralearen marrazkiaBaldintzak

18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.


Eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.

 

Trebakuntza-aldi teorikoa

  • Gai teorikoek 160 orduko iraupena dute gutxienez. Bertan ematen diren ikasgaiak ondorengoak dira: aisialdiari buruzko soziologia; aisialdiari buruzko pedagogia; aisialdiari buruzko psikologia; parte hartzea eta heziketa-jarduera aisialdian.
  • Gai teknikoek berriz, 60 orduko iraupena dute. Bertan dauden gaiak hauek dira: adierazpenak; susperketa; natura-arloko pedagogia; ingurumen-heziketa; talde-dinamika.

Trebakuntza-aldi praktikoa

  • Era trinkoan egiten bada, programatutako jarduera praktiko batean parte hartuz baino ezin izango da burutu. Hori udaleku batean, kampamenduan, ibilaldian edo antzeko ekintza batean izan beharko da eta gutxienez 12 egun jarraian iraun beharko du.
  • Era sakabanatuan egiten bada, praktika-aldia trebakuntza teorikoarekin batera egin ahal izango da. Gutxienez hiru hilabete eta 120 ordu bete beharko dira.
Azken eguneratzea: 2005/09/20