Aisialdi eta Animazio Soziokulturaleko Eskolak prestakuntza zentroak dira, bakoitzak bere hezkuntza proiektua eskaintzen duena, batak eta besteak duten ereduaren ikuspuntutik moldatuta. Horretarako, elkarte eta gizabanakoen beharretara egokitu eta erantzunik egokiena bilatzen dute, gero eta eskaera handiagoa duen prestakuntza berri honi begira, aldez aurretik esku-hartze komunitarioaren alorrean izango diren eskariak antolatuz. Ikastaroen antolatzaileak eskolak berak dira; Eusko Jaurlaritzak balidatu egiten ditu haiek emandako tituluak.
Eskola bakoitzean aurkituko duzu edukiari, matrikulazio-epeari eta abarri buruzko informazioa. Informatu zaitez ikastaroen eskaintzairi buruz aisialdi eskoletan!
Begirale, zuzendari eta dinamizatzaile izateko 30 ikastaro baino gehiago antolatu dituzte Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitako Astialdi Foroan parte hartzen duten astialdi-eskolek. EGKren atarian informazio osoa eskuratu dezakezu: www.egk.org.
Animazio soziokulturaleko ikastaroa. Informatu zaitez zaitez ikastaroen eskaintzairi buruz animazio soziokulturaleko eskoletan!
Ikastaro monografikoak. Ikastaro monografikoen helburua hezitzaile gisa planteatzen diren egoera berrien aurrean erantzun egokiak bilatzea da.