Aterpetxeak, Estatu espainiarraren kasuan, Red de Albergues Juveniles (REAJ) elkartera eta, nazioarte mailan, IYHF elkartera loturik dauden instalazioak dira.
Euskadin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nazioarteko aterpetxeek Euskadiko Aterpetxe Sarea osatzen dute. Horietako batzuk pribatuak dira beste batzuk foru aldundien edo udalen menpekoak dira.
Aterpetxe horiek erabiltzeko ezinbestekoa da aterpekide-txartelaren titularra izatea.
Ostatu hartzeko leku horiek ekonomikoak izaten dira kasu gehienetan eta banaka edo taldeka erabil daitezke. Instalazioek ostatu hartzeko hainbat aukera eskaintzen dituzte eta horrela, bi oheko, lau oheko edota taldeak jasotzeko prestaturik dauden gelak dituzte. Azken horietan pertsonak sexuka banatzen dira. Hau da, gizonezkoek gela batean egiten dute lo eta emakumezkoek beste batean.
Aterpetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuen artean, aipatzekoa da kasu askotan mantenua eskaintzen dutela. Hori erabiltzeko, ordea, erabiltzaileak bere laguntza eman behar du. Hau da, aterpetxean bazkaldu behar baldin baduzu, mahaia jartzen, otordua zerbitzatzen eta beste hainbat lanetan lagundu behar duzu. Era berean, ezinbestekoa da izarak edota lo egiteko zakua eramatea. Aterpetxeek beste hainbat arau ere badituzte. Besteak beste, sarrera eta irteera orduak dituzte. Modu horretan, ezin daiteke instalazioetan araututako orduetatik kanpo sartu.
Azkenik, aipatu beharra dago, aterpetxe batean ezin daitezkeela hiru gau jarraian igaro. Arau horren bidez, beste atepekide batzuentzat lekua bermatzen da.
|