Nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta beherapenak mundu osoan goza ditzakezu. Txartel horiek, besteak beste, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketak merkeago egiteko aukera eskaintzen dizute.
Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan balioa izateaz gain, Estatu espainiarrean ere balio du. Horrez gain, Europako 38 herrialdeetan ere goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez. Oraindik ez baduzu, ez galdu denbora eta eskatu Gazte-txartela Gazteaukeran eta jaso BBK, Vital Kutxa edo Kutxa-ren edozein bulegotatik.
ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil dezakezu. Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea: Dedikazio osoz ikaslea izatea. Horrela, nahi dituzun gauza asko esku-eskura izango dituzu. Eska ezazu ISIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.
ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera dezakete. Berarekin, garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan abantailak izango dituzu. Eska ezazu ITIC txartela on line eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.
Go-25 txartela 26 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu. Eska ezazu Go-25 txartela on line eta eta edozein Gazte Informazio bulegotan eskuratu.
Aterpekide-txartelak ez dizkizu deskontuak eskaintzen baina bai abantailak mundu osoko aterpetxeetan. Eska ezazu aterpekide-txartela on line eta Gazte Informazio bulegoetan edo aterpetxeetan eskuratu.
[Estekak:
Gazte Informazio Bulegoak // Gazte Aterpetxeak // Beste txartel batzuk: IT txartela (ezagutzak informatika alorrean), Europako Osasun Txartela (asistentzia Europan), osasun txartel indibiduala, ONA txartela (hainbat zerbitzutarako)]