Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Bidaiak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Trenez bidaiatu


InterRail logoTrena garraiobide ona eta ekologikoa izateaz gain, hainbat deskontu eta abantaila daude tren txarteletarako. Horietako bat InterRail txartela da, modu ezberdinean bidaiatzeko aukera eskaintzen duen txartela.  

InterRail

InterRail [gazteleraz] Europako 30 herrialde baino gehiagotik barrena lehen edo bigarren mailan bidaiatzeko tren txartela da.

Bi txartel mota daude:

  • Pase Globala [gazteleraz], InterRailen mapa osotik bidaiatzeko aukera klasikoa
  • Herrialdeko Pasea [gazteleraz] egun zehatz batzuetan herrialde zehatz batean bidaiatzeko.

Pase Globalaren eskaintza osotzen duten herrialdeak honako hauek dira: Frantzia, Alemania, Bretainia Handia, Suedia, Norvegia, Austria, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Finlandia, Grezia, Irlanda, Italia, Espainia, Suitza, Kroazia, Danimarka, Hungaria, Polonia, Portugal, Errumania, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Mazedonia, Serbia, Eslovakia, Eslovenia, Turkia eta Bosnia. 

RENFE-k[gazteleraz] InterRailaren erabilerari buruzko zehaztasun guztiak ematen dizkizu eta konpainiaren edozein txarteldegitan zein on line eros dezakezu zure txartela. Bestalde, www.inter-rail.org [gazteleraz] orrian hasiberrientzako gida interesgarri bat duzu, zure esperientziak, kontsultak, zalantzak, aholkuak eta abar jaso eta emateko. Zure bidaia antolatzeko oso baliagarria izango zaizu baita  Europako trenbideen mapa [ingelesez] .

Beste txartel batzuk 

  • Eurail [gazteleraz] nazioarteko txartela da eta Europatik kanpo, Errusiar Federazio, Turkia, Maroko, Argelia edo Tunisiako bizilagunek eskuratu dezakete. Aukeratutako txartelaren ezaugarrien arabera, mugarik gabe bidaiatzeko aukera ematen dizu.
  • Rail Plus [gazteleraz] txartel pertsonal eta besterezina da eta tren txartelak salneurri bereziekin eskuratzea ahalbideratzen du. Rail Plus-en erabiltzaileek txartelaren prezioan %25eko beherapena izateko eskubidea dute.
  • Mini Eskaintza [gazteleraz] txartelarekin, Turista Klasean 79 euroren truke, Preferente Klasean 119 euroren truke, eta Gran Klasean 159 euroren truke, ELIPSOS Trenhotel-ek eskaintzen dizkizun abantailak aprobetxatuz bidaiatu dezakezu. ELIPSOS Trenhotel benetako hotel mugikor bat da, trenaren abantailak eta hotel baten erosotasunak konbinatzen dituena.
  • Euro<26 edo Gazte-txartelari esker ere hainbat trenetako txarteletan beherapenak [gazteleraz] izango dituzu. Euskadiko abantailen bilatzailean garraioa izeneko atala duzu.  Era berean, atzerrian eta estatuan ere abantailak dituzu.

Konpainiak Euskadin:

Renferen logotipoaRed Nacional de Ferrocarriles españoles

Feveren logotipoaFerrocarriles de vía estrecha

Eusko Trenen logotipoaEusko Tren

Metroaren logotipoaMetroBilbao

Eusko Tranen logotipoaBilboko eta Gasteizko Tranbiak

 

Argazkien egileak: Rubén Bos eta wikipedia

 

Azken eguneratzea: 2010/07/09