Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Bidaiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Osasuna eta bidaiak




 Europako Osasun Txartela

Tarjeta sanitaria europeaAlemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia,  Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia,  Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Suedia edo Suitzara bazoaz, ez ahaztu Europako Osasun Txartela.

EOT bezala ezaguna den txartel honek E-111 formularioa ordezkatzen du 2004ko ekainaren 1etik. 

Txartela banakakoa dela, eta titularrari osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatzen dio. Zerbitzu horiek Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan eta Suitzan jaso ahal izango dira. Horretarako, zerbitzuak eta herrialdean igaroko den denbora hartuko dira kontuan.

Eskatzen duten pertsonei emango zaie TSE txartela eta turismoko bidaietan, edota ikasketa eta pentsioarengatik egiten diren lekualdaketetan erabili ahal izango da. Txartelean titularraren izena, NAN zenbakia eta atzetik duen Segurtasun Sozialeko Institutuaren zenbakia agertuko dira. Horri esker, gaur egun egiten diren tramiteak azkartuko dira. Izan ere, orain arte derrigorrezkoa zen gaixoa bere herrialdeko Segurtasun Sozialeko bulegoekin harremanetan jartzea.

Txartel horri esker Europar Batasuneko hiritar guztiek jaso ahal izango dute Batasuneko edozein herrialdetan osasun zerbitzua. Doako zerbitzua izango da hori, eta ordaindu behar baldin bada, ondoren egingo da hori.

Baliotasuna: urte betekoa.

Nola eskuratu TSE

Araba

Amurrio - Landako 10 - 945 890 033
Laguardia - P. Sancho Abarca 16 - 945 600 058
Llodio - Viña Vieja 3 - 945 729 072 / 73
Vitoria-Gasteiz - Eduardo Dato 36 - 945 160 766 / 700
Vitoria-Gasteiz - Urbina 9-15 - 945 124 838

Bizkaia

Balmaseda - Magdalena 15 - 946 801 000
Barakaldo - Bizkaia 22-24 - 944 370 496
Basauri - Axular 2 - 944 405 954
Bilbao - Avda. Sabino Arana 3 - 944 284 545
Bilbao - Vicente Garamendi 6 - 944 333 003
Bilbao - Iruña 13 - 944 478 366
Bilbao - Gran Vía 89 - 944 284 517
Durango - Francisco Ibarra 4 - 946 814 958
Gernika - Juan Calzada 89 - 946 257 107
Getxo - Barria 2-4 - 944 801 942
Portugalete - Carlos VII etorbidea 3 - 5 - 944 959 111 
Sestao - Blas de Otero 8 - 944 953 134

Gipuzkoa

Beasain- Plaza de Gipuzkoa 1. Edificio Urbieta - 943 162 270 /  86
Eibar - Arregueta, 2 - 943 203 311
Donostia-San Sebastián - Plaza Pio XII 2 - 943 472 536/472 661
Irún - Bartolomé de Urdinso 2 - 943 619 770
Zarautz - Araba s/n - 943 833 510

[Europako Osasun Txartelaz gain,  bidaietan beharrezkoak diren agiriak.]


Hasierara joan

Nazioarteko bidaiariak

Atzerrira joateko asmoa baldin badaukazu, komenigarria da aldez aurretik jakitea zoazen herrialdeko berezko gaixotasunak zeintzuk diren, behar diren txertapenak garaiz egiteko.

Horretarako, Osasun eta Gizarte-politika Ministerioak dauzkan Atzerriko Osasun Zerbitzuko bulegoetara joan beharko duzu:

  • Araba - Santiago, 11 - 01004 Vitoria-Gasteiz - Tel.: 945 759 406.
  • Bizkaia - Kale Nagusia, 62 - Erdiko atea, 1. ezkerra - 48011 Bilbo - Tel.: 944 509 107.
  • Gipuzkoa - Pio XII (Gobernuaren Ordezkariordetza) - Donostia-San Sebastián - Tel.: 943 989 346 edo 943989349.

Azken urteotan, gero eta jende gehiago doa munduko bazter guztietara. Hori dela eta, herrialde tropikaletako berezko gaixotasunak, baita klima zein elikadura aldatzeagatik sorturiko gaixotasunak ere ugaldu egin dira.

Argibide interesgarriak aurkituko dituzu, bidaiak osasun arazorik gabe egin ditzazun:


Hasierara joan
Azken eguneratzea: 2010/03/11