Done Jakue Bidea Europa osoko erromesek Santiagora (Galizia) heltzeko erabiltzen duten ibilbidea da, bertan Santiago apostoluaren erlikiak gurtzeko. Erdi Aroan Done Jakue Bideak erromes asko jasotzen zuen, gero pixka bat ahazten joan zen, eta gaur egun berriro hartu du ospea.
Espainian zazpi ibilbide daude, guztiek helburu berarekin: Santiago. Horietako bi Euskaditik igarotzen dira, Frantzia Galiziako uriburuarekin batzen dituztenak:
-
Kostaldeko bidea: Hondarribia, Gernika-Lumo eta Bilbotik zeharkatzen du gure lurraldea, eta Kantabria eta Asturiastik jarraitzen du. Ez da Frantziako ibilbidea bezain ezaguna, baina zaharragoa da.
-
Barnealdeko bidea: Irun, Tolosa eta Vitoria-Gasteiztik igarotzen da eta "Aragoiko bidearekin" bat egiten du.
Web orrialdeak ibilbide hauetan sakontzeko aukera ematen dizu:
-
Bide bietako ibilbidea 8 etapatan.
-
Nola antolatu zure bidaia: non lo egin, non jan, turismo-informazioa, natura, museoak, monumentuak, zerbitzu enpresak...
-
Egiaztagiria eta Konpostela, Done Jakue bidea bizikletaz, botika-kutxa...
Lotura interesgarriak:
|