Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Bidaiak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erabili Bizikleta!

  Euskal Herrian gero eta ekimen gehiagoren bidez bizikletaren erabilera bultzatu nahi da, izan ere, garraiobide, merke, ekologiko eta osasungarria da. 

Hirian barna ibiltzeko, hiru hiriburuetako udalek bizikletak maileguan uzteko zerbitzua eskaintzen dute:

Masa kritikoa hilabetean behin hiri ezberdinetan egiten den bizikleta txangoa da. Modu horretan, autoek hirian duten nagusitasunari aurre egin nahi zaio.

Mugimendu hau San Franciscon (AEB) sortu zen 1992ko irailean. Azkar zabaldu zen beste hiri batzuetara eta mugimendu handi batean bilakatu zen.

Euskal Herrian ere badu bere presentzia ekimen horrek. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon modu horretako ekimenak egiten dira.

  • Vitoria-Gasteiz: hilabeteko azken ostiraletan Plaza del Arkan (El Caminante eskulturaren parean) elkartzen dira arratsaldeko 8tan. Jar zaitez harrematetan Bizikleteroak elkartearekin.
    Gasteizko udalak abian jarri duen beste egitasmoa bat Live Your Bike da. Ekimen honetan parte hartzen dutenek, bizikleta konpontu, gaueko txangoak egin, zein hiriko Gynkana batean parte hartzeko aukera izango dute.
  • Bilbo: hilabeteko azken ostiraletan Gran Vian elkartzen dira (Foru Aldundiaren parean) arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Jar zaitez harremanetan Biziz-bizi elkartearekin.

Ibilaldiak inolako arazo barik gauzatu eta gozamenerako txangoak izan daitezen oinarrizko segurtasun nerriak ere kontuan hartu behar ditugu.

Ibilbideak

Bizikletan ibiltzeko milaka ibilbide ezberdin daude. Zure erritmoan pedalei ematen diezun bitartean, leku berriak ezagutuko dituzu horrela. Txango asko egin ditzakezu bai Euskal Herrian eta baita bere mugetatik kanpo ere. Guk zenbait web gune bildu dizkizugu zuk gehien atsegin duzun ibilbidea aukeratu dezazun. 

Biziz bizi - Kalapie - Gasteizko bizikleteroak - Zazpiak Bat - Donostiako Bizikletaren Behatokia

Bizikleta hartu eta kilometroak egiten animatu zaitezen "Acercando el mundo" izeneko egitasmoaren berri emango dizuegu. Proiektu honen bidez, bi gaztek, munduari itzulia emango diote tandem baten 10 urteko iraupena izango duen bidaian. Ez da makala!

Munduari bira ematera animatzen ez zaretenok, hurbilago ere badituzue beste aukera batzuk. Beraz, ikusten duzuen bezala, ez dago aitzakiarik bizikleta ez hartzeko. 

Argazkiak Creative Commons lizentziapekoak dira. Egileak: Katie Harris eta Bruce McAdam.


Informazio gehiagoAholkuak eta ekipamendua

 

 

Azken eguneratzea: 2011/03/18