Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2011/10/21

2011ko auzolandegietako argazki, bideo eta idazlan lehiaketa

Hemen daude saridun lanak.

netbook

Bideoa:  Baños de la Reina, the workcamp - Egilear: Sergio Manuel Rodríguez
Argazkia:  Irribarre koloretsuak- Egilea: Maialen Alday Munilla
Idazlana: Which is very easy to say - Egilea: Amaia Ochoa de Amezaga

Lan hauen egileek netbook HP Mini 110-3620es bat jasoko dute.

Saria jaso duten lanak Gazteaukera blogean ikusgai daude. Eskerrik asko zuen idazlanakargazkiak eta  bideoak bidaltzeagatik.


Honako hau 2011eko auzolandegietan parte hartuko duzuen gazteei zuzendutako lehiaketa da. Lanak aurkezteko azken eguna: irailak 30

Saria 

Lanak, argazki, bideo zein idazlan formatoan egin ahalko dira eta hiru sari emango dira,
bat kategoria bakoitzeko. Kategoria bakoitzeko lan onenen egileek netbook bat irabaziko dute.

Auzolandegiak 2011 egitasmoko arduradunek osatuko dute epaimahaia eta beraiek izango dira irabazleak erabakitzeko arduradunak. Lan sarituak  Gazteaukerako kanaletan, flickr, Youtube, gazteaukerako bloga eta Gazteaukera  webgunean ikusgai izango dira. 

Sariaren ezaugarriak honako haiek dira: netbook

Anima zaitez eta parte hartu! 

Lehiaketaren oinarriak

Beste urte batez, Euskadiko gazte asko auzolandegiren batera joango zarete udako hilabeteetan, 2011ko Auzolandegiak egitasmoaren barruan bai Euskadin, Estatuan, zein atzerrian antolatu diren auzolandegietara. Horregatik, eta zuen esperientziak ezagutzeko helburuarekin, 2011ko Auzolandegietako argazki, bideo eta idazlan onenen lehiaketa antolatu dugu.

Auzolandegiak/Campos de trabajo Lehiaketa/concurso 2011Argazki /Bideo/ Idazlan onena 

  • 2011ko udan edozein auzolandegitan parte hartu duten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.
  • Gaia: 2011ko auzolandegiak: bizipenak, gertaerak, harremanak, ametsak... Auzolandegietako eguneroko bizitzaren inguruko edozein alor.
  • Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki, bideo bat eta idazlan bat bidali ditzake.
  • Argazki, bideo eta idazlan bakoitzarekin batera egileek, izen-deiturak, NAN zenbakia eta kontakturako telefonoa gehitu beharko dituzte. Horretarako honako eskaera orria (doc, kb) bete behar da.
  • Lan guztiak gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es edo gazteaukera@gmail.com helbidera bidali behar dira.
  • Argazkiak formatu digitalean bidali behar dira. Argazkiekin batera titulu bat edo azalpen esaldi bat idatzi behar da (euskaraz ala gazteleraz) eta argazkiak zein auzolandegitan atera diren ere adierazi behar da.
  • Bideo lanek gehienez 50 Mbs-ko neurria izan dezakete. 3 minutu arteko luzera eta QuickTime .MOV, Windows .AVI o .MPG, MPEG4 (Divx, Xvid) formatuak onartuko dira. Bereizmenari dagokionez 640x480eko lanak hobetsiko dira. Egile bakoitzak bideo bakarra aurkeztu dezake. Bideoek, titulua eta zein auzolandegitan egina izan den zehaztu beharko dute.
  • Idazlanek gutxienez 150 hitz eta gehienez 300 eduki behar dituzte. Testuek izenburua eta zein auzolandegitan egina izan den zehaztu behar dituzte. Partaide bakoitzak auzolandegian bizi izan duen esperientziaren idazlan bakar bat bidali dezake hizkuntza bakarrean (hau da, euskaraz edo gazteleraz baina bakarra).
  • Argazkiak, bideoak eta idazlanak jasotzeko epea irailaren 30ean bukatuko da.
  • Lehiaketa honetako parte hartzaileek argazkiak, bideoak eta testuak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.

Aurreko edizioa:

2010eko Auzolandegietako argazki, bideo eta idazlan lehiaketan jasotako lanak ikus ditzakezu.