Zure bizipenen kontakizuna, argazkiak, bideoak edo dena delakoak bidaltzeak zera dakar: zuzenean baimena ematen diozula Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari dokumentu horiek erabiltzeko eta zabaltzeko datozen 5 urteetan, bere esku dituen hedabideetan (Gazteaukera gazte-webgunea, bloga, aldizkari digitala, Flickr, Youtube, Facebook, Twitter…) nahiz bere programak eta zerbitzuak ezagutarazteko prestatzen dituen gainerako publizitate-materialetan argitaratuz.
Jasotako lanak ondorengo Creative Commons lizentziapean erregistratuko dira:
Aitortu-EzKomertziala-Lan Eratorririk Gabe.
Materialek egileek egindakoak izan behar dute eta egile-eskubideak errespetatu behar dituzte. Era berean, egileek material horietan agertuko diren pertsonen baimena eskuratuta izatearen erantzukizuna ere badute.
Gazteria Zuzendaritzak bizipenaren kontakizuna, argazkiak eta bideoak argitaratzen dituenean, egilearen izena aipatuko du, eta beti ere irabazi-asmorik gabe erabiliko ditu.
Bestalde, zure kontakizuna, bideo eta argazkiak erabili eta zabaltzeko baimena emateagatik ez duzu inolako ordainik jasotzeko eskubiderik izango eta Gazteria Zuzendaritzak argitalpen horiek irabazi-asmorik gabe erabiliko baditu.
Gazteria Zuzendaritzak ez du bere gain hartuko argazkian edo bideoan agertzen diren pertsonek egin dezaketen erreklamazioak dakarren erantzukizuna. Pertsona horien onespena eduki behar duzu argazkia edo bideoa bidali aurretik, izan ere lana bidaltzen duena da, ondorio guztietarako, erantzulea.
Zu zara bidalitako lanean agertzen diren irudi eta soinuen erantzulea. Gorabehera hori dela-eta erreklamaziorik izanez gero, benetako funtsa duela egiaztatzen bada, erreklamatzailearen esku jarri ahal izango dira bidaltzailearen datuak, erreklamatzaileak bere eskubideen defentsan epaitegira jo dezan (epaile edo epaitegi batek eskatuz gero, nahitaez eskuratu beharko dira datuok, beti).
Zuk bidalitako lana (kontakizuna, argazkia, bideoa) edozein unetan webetik kentzea onartzen duzu. Bidali duzun lana kendu nahi baduzu, mezu bat igor dezakezu gazteria@ej-gv.es helbidera.
Gazteaukera webgunearen administratzaileek eskubidea izango dute ezarritako kalitate irizpideekin edo helburuekin beren ustez bat ez datozen kontakizun nahiz argazkiak baztertzeko.
Honelako bideoak, argazkiak, eta testuak ez dira argitaratuko:
18 urte baino gutxiago badituzu, zure lana aurkezteko zure gurasoen edo tutoreen baimena duzula ziurtzat jotzen dugu. Hala ez bada, gu ez gara egoera horretatik ondorioztatu daitezkeen arazoen arduradun.
Gogora ezazu zeu zarela bidaltzen dizkiguzun testu nahiz argazkien edukiaren gaineko legezko erantzulea.