Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

Logotipo euskadi.net

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak

Auzolandegien modalitateak

Egin beharreko zereginen arabera:

Argazkiaren egilea: Maitane Azkue

a) Arkitektura-ondarea berreskuratzea
Horrelako lanak proposatzen dituzten auzolandegien helburu nagusiak hauek dira:
• Gure arte-aberastasuna gordetzeko interesa piztea gazteengan eta gure herriaren historiarekin zuzen-zuzeneko harremanak bultzatzea.
• Gure arkitektura gorde ahal izateko egiazko urratsak egitea.

b) Arkeologia
Arkeologia-aztarnen azterketa zehaztasun handiz eta metodologia egokiaz egin behar dela hartu behar da kontuan. Horrelako lanak arreta handiz eta poliki egin beharko dira, beraz.
Ildo horretan, arkeologia-auzolandegietan parte hartzen duten gazteek lanean zuhurtasun eta ardura handia izatea da helburua, horiexek baitira arkeologia-lanen ezinbesteko baldintzak.

c) Natura
Gure herriaren aberastasunik handienetako bat naturaren ondarea da.
Gizakiak kontsumo-gai bilakatu ditu bai basoak bai mendiak.
Izadiarekin loturiko auzolandegi-mota honek habitat naturala babesteko ekintza zehatzak egitea du helburu, baita izadiarekiko sentsibilitatea eta begirunea gazteengan piztea ere.

d) Gizartearekiko ekintzak
Auzolandegi guztiek dute gizarte-osagai nabari bat, izan ere harremanak sortzen dira parte hartzen duten gazteen eta auzolandegia dagoen herriko edo hiriko jendearen artean. Gizarte-osagai hori baina, areagotu egiten da ekintza nagusia gizarte-arlokoa duten auzolandegietan. Eguneroko lanean eta elkarrekin egindako bizitzan, aparteko garrantzia emango zaie inguruko herri zein auzoetan integratzen lagundu dezaketen ekintza eta jarduera guztiei.
Animazio-ekintza publikoetan parte hartuko dute gazteek, beti ere komunitate bakoitzak dituen izaera eta adierazpide bereziekiko erabateko begirunea erakutsiz.

Nazioartean erabili ohi den kodearekin identifikatuta:

Argazkiaren egilea: Karolina García Jonkisz
  • AGRI - Agriculture
  • ART - Art camp
  • CONS - Construction
  • CULT - Cultural
  • ENVI - Environmental
  • FEST - Festival
  • HIST-STUDI - History and study camp
  • KIDS - Work with kids
  • MANU - Manual work
  • RENO - Restoration / Renovation
  • RENO-HERI-RESTORATION - Cultural or heritage
  • SOCI - Social Project
  • WORK & STUDY - Work - study / Discussion / Research Camp

Parte-hartzaileen jatorriari begiratuta:

Argazkiaren egilea: Koro Allende Letona
    • Estatu-mailako auzolandegiak: bertan espainiar-estatu osotik etorritako gazteek parte hartzen dute, autonomia-erkidegoek plazak elkarren artean trukatzeko egindako akordioari esker.
    • Nazioarteko auzolandegiak: auzolandegi horietan, Euskadiko eta beste autonomia-erkidego batzuetako gazteekin batera, mundu osoko gazteak aritzen dira. Nazioarteko auzolandegi batera joan nahi duten gazteek 18 urte baino gehiago izan behar dute eta ingelesa nahiko ondo jakin behar dute, halere, nazioarteko zenbait auzolandegitan frantsesez edo alemanez… jakitea eskatzen dute.
Azken eguneratzea: 2013/04/11
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas