Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Auzolandegien arau eta ezaugarriak

ArauakGazteak indusketa lanetan

  • Proiektuan adierazitako orduetan musu-truk lan egitea, astean bost egunetan.

  • Animazio-ekintzetako programazioa garatzen laguntzea eta bertan parte hartzea.

  • Auzolandegiaren antolakuntza orokorrean (garbiketa, sukaldea, eta abar) laguntzea.

  • Auzolandegian parte hartzen duten pertsona guztien ideologiak eta diferentziak errespetatzea.

  • Auzolandegiak irauten duen bitartean, bertatik alde ez egitea.

  • Auzolandegi bakoitzaren barne erregimeneko eta bizikidetasuneko arauak errespetatzea. Arauak, ondoko hauek izango dira beste hainbaten artean: ekintzaren arduradunen aginduak onartzea; ordutegiak betetzea; auzolandegiak iraungo duen bitartean ez dira ibilgailu partikularrak erabiliko; alkohola duen edaririk edo legez kanpoko drogarik ezingo da hartu; auzolandegian lanean ari ez diren pertsonak ez dira onartuko.

  • Parte-hartze aktiboa, doako laguntza, lagunari laguntza eman eta taldeari aberastasuna ekarriko dioten balioak eskaintzea.

Ezarritako arauak ez onartzeak edo ez betetzeak auzolandegitik berehala kanporatua izateko bidea eman dezake.


Ezaugarriak

Iraupena: normalean, hamabost egunekoak izaten dira.Auzolandegia

Lanaldia: gutxi gorabehera, astean 20 ordutan lan egiten da, gehienbat goizez. Arratsaldez jarduera soziokulturalak egiten dira inguruneko errealitatearen berri izateko, bai eta aisialdiari eta astialdiari lotutako jarduerak ere, esate baterako, ondare historiko-artistiko aberatsa duten tokietara joatea. Atzerrian, zenbaitetan, ordu gehiago egiten dituzte; batzuetan, baita arratsaldez ere.  

Osaera: 20 eta 25 arteko boluntario, eta, horrez gain, arduradun teknikoa eta zuzendaritzako taldea.

Zuzendaritzako taldea: talde hau auzolandegiko zuzendariak eta gutxienez gazteen elkarte bateko kide diren bi sustatzailek osatuko dute.

Bidaia, antolakuntza eta gastuak: gazte bakoitzaren kontura. Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak boluntarioak berak ordaindu beharko ditu, bai eta bere kabuz antolatu ere.

Kuota: parte hartzeko kuota 72 eurokoa da. Kontsulta ezazu kuotaren itzulketari  buruzko informazioa.

Estaintzen diren zerbitzuak:

  • Ostatua eta mantenua: ostatua eta mantenua ordaintzeko gastuak auzolandegiak antolatzen dituen erakundeak ordainduko ditu; hala, beraz, boluntarioak ez du ezer ordaindu behar. Aisialdi programa ere barne dago. Atzerrrian, zenbaitetan, aisialdia boluntario taldearen esku gelditzen da.
  • Asegurua: auzolandegietan parte hartzen duten guztiek aseguru bat izango dute; eta aseguru horrek auzolandegietako jarduerak egin bitartean izan daitezkeen istripuei eta istripu horiek eragindako erantzukizun zibilari egingo die aurre. Bestalde, osasun-asistentzia bermatua izateko, auzolandegiko parte-hartzaile bakoitzak bere osasun-txartela eraman beharko du auzolandegira (Osakidetzakoa edo beste antzekoren bat). Europako osasun txartela  edo Ordezko ziurtagiri behin-behinekoa (Certificado Provisional Sustitutorio delakoa) eraman beharko dute auzolandegia Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan aukeratu duten guztiek. Halere, Eusko Jaurlaritzak, betiere osagarri, bidaiako asistentzia emateko aseguru bana kontratatuko du espainiar estatutik kanpora doazen guztientzat.


 

Azken eguneratzea: 2008/05/12