Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

2009KO AUZOLANDEGIETAN IZENA EMATEA, EPEAK ETA LIBRE GELDITZEN DIREN PLAZAK

  • Izena emateko epea itxita dago.
  • Ez da gelditzen plazarik. Epeak hauek izan ziren: 

1.- Atzerriko auzolandegietarako: maiatzaren 25a (epea luzatu zen plazak agortu arte).
2.- Beste autonomia erkidegoetako auzolandegietarako: maiatzaren 11 (epea luzatu zen plazak agortu arte).
3.- Euskadiko auzolandegiak: auzolandegia hasi baino 10 lehenagora arte.


Nola izena eman (arretaz irakurri pausoak)

Internet bidez, webgune honetan, eskaera egiteko formulario elektronikoaren bitartez.

Deialdia apirilaren 20eko EHAAn argitaratu zen.Plazak eskaintzen dira Euskadin, beste autonomia erkidegoetan eta baita ere atzerrian. Apirilaren 21ean, goizeko 9:00etatik aurrera kontsulta ditzakezu libre gelditzen diren plazak zeintzuk diren formularioaren bitartez, izena eman bertan. Gazteek izena eman ahala okupatuko dira plazak, eta eskaintzatik desagertuko. Kontsulta egiten duzunean gustuko plazarik aurkitu ezean, beste momentu batean kontsulta dezakezu, tarte horretan plazak libre geldi daitezke-eta.Logotipo KZgunea   

Interneteko konexiorik ez baduzu, joan zaitez KZgunera; bertan doan sartu ahalko zara Interneten.

Internetez izena ematea pausoz pauso:

Izena emateko formularioan sartu ondoren, honako hauek egin beharko dituzu:

1.- Adierazi zure jaioteguna eta bizilekua.

2.- Bilatu zure gustuko plaza. Horretarako, galdera batzuk egingo dizkizute (non, noiz eta nolako lana egin nahi duzun); zure erantzunen araberako bilaketa egingo du aplikazioak. siste plazak azalduko zaizkizu. Hautatu gehien interesatzen zaizuna!

3. - Bertan bistaratuko den taulan, momentu horretan plaza libreak dituzten auzolandegiak eta auzolandegi bakoitzean zenbat plaza gelditzen diren ikusiko duzu. Auzolandegiari dagokion informazioa, auzolandegiari dagokion pdf fitxaren gainean klik eginez kontsulta dezakezu. 

4.- Hautatu gustukoen duzun plaza.

5.- Bete ezazu formularioa zure datuekin (jaioteguna, nortasun-agiria, izena, abizenak, helbidea, udalerria, posta-kodea, telefonoa, e-maila eta sexua). Eta egin klik izena emateko botoian!

6.- Izena emanda zaude. Plaza zure izenean gordetzeko, ordain ezazu 72 euroko kuota:

6.1.- Euskadiko edo atzerriko auzolandegia aukeratu baduzu, edota Eusko Jaurlaritzarekin akordioa duen autonomia-erkidego bateko auzolandegia aukeratu baduzu, ordain ezazu Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidean sartuta:

     a) zuzenean on-line ordain dezakezu, ordainketa-pasabidean parte hartzen duten entitateetako baten ordainketa-txartela edo banka elektronikoaren erabiltzaile bazara.

     b) Bestela, banku-kitapenaren orria inprimatu eta ordain ezazu aipatutako entitate horietako baten bulego edo kutxazain automatikoetara joanda (off-line). Ordainketa Internetez egin dezakezu Nire Ordainketan sartu eta lehenengo pantallan BPK hau aukeratuz: 9050794. Ondoren, zure banku-kitapenaren orriaren behekaldean agertzen diren datuak pantallan sartu behar dituzu. Nola funtzionatzen duen ikus dezakezu demo honetan. 

Oso garrantzizkoa da pasabideko argibide guztiak erne irakurtzea, ordainketaren prozedura behar bezala bukatu ahal izateko.

6.2.- Beste autonomia-erkidegoetako plaza aukeratu baduzu, ordain itzazu 72 euroak adieraziko dizuten kontu-zenbakian.

Ordaintzeko, 2 egun natural dituzu, izena eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Zehaztutako epean ordaintzen ez baduzu, zure izen-ematea baliorik gabe geratuko da.

Arazoren bat baduzu ordainketa egiteko dokumentuarekin (pdf), bidali mezu bat gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es  helbidera, zure NAN zenbakia adieraziz. E-mailez erantzungo dizugu eta pdf-a jasoko duzu. 

7.-Plaza behin betiko zuri ematea

Etxean jasoko duzun dokumentazioa behar bezala beteta eta sinatuta bidali beharko diguzu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzara, aurkeztu beharreko agiriak erantsita.

Eskatutako dokumentazio guztia Gazteria Zuzendaritzara bidaltzeko 5 egun natural dituzu, Eusko Jaurlaritzaren gutuna etxean jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskatutako agiriak zehaztutako epean bidaltzen ez badituzu, plaza galduko duzu. Eta ordaindutako 72,00 euroak berreskuratzeko, egiaztatu egin beharko duzu auzolandegia antolatu duen autonomia-erkidegoak kuotak itzultzeko aurreikusi dituen kasuetako bat gertatu zaizula.

E-mailez eta/edo SMSz jakinaraziko dizugu plaza lortu duzula.Inork ezingo du plaza lortutzat jo, Gazteria Zuzendaritzaren mezu elektronikoa edo SMSa jaso arte. Hau garrantzitsua da atzerriko auzolandegia edo Kanarietakoa eskatzen duzuenon kasuan.

Bestade, Kanadako plazen kasuan (zeinetan parte hartzeko Kanadak Parisen duen Enbaxadak emandako lan-baimena lortu behar den) edota bisa edo  beste agiriren bat eskatzen duten herrialdeetako auzolandegien kasuan, gazteak bidaia-txartela erosi eta azkenean herrialdean sartu eta boluntariotzan aritzeko behar dituen agiriak garaiz lortzen ez baditu, Eusko Jaurlaritzak ez ditu bere gain hartuko gazteak erositako bidaia-txartelen gastuak.
Kontuz: jakinarazpenik edo abisurik jasotzen ez baduzu, jarri lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin: 900 33 88 22 telefonoa edo  gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es helbide elektronikoa.

8.- Izen-emata eta bertan behera uztea.

Inskripzioak bertan behera utziko dira:

  • baldin kuota ordaintzeko epea igaro eta ordainketarik egin ez bada,
  • edota pertsona interesdunak berariaz eta idatziz hala eskatzen badu. Interesdunak idatziz eskatu nahi badu, idazkian honako datu hauek adierazi beharko ditu: bere izena eta bi abizenak; bere NANaren zenbakia; zein auzolandegitan utzi nahi duen bertan behera bere izen-ematea eta auzolandegi horren datak; interesdunak sinatu egin beharko du idatzizko eskabidea.
    Izen-ematea bertan behera uzteko eskatzeko idazkia Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintza zuzendariari zuzendu behar zaio, eta Lurralde Historikoetako Kulturako Lurralde Zerbitzuetan aurkeztuko da (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián) zuzenean edo 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskaera posta elektronikoz bidal daiteke gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es  helbidera.

 

Azken eguneratzea: 2010/02/01