Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Aisialdia eta kultura
  4.  
  5. Auzolandegiak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

FAQ. Auzolandegien inguruan maiz egiten direnGaldera ikonoa galderak

 


 

Betebeharrekoei buruz maiz etiten diren galderak

Gazteak zelaianEusko Jaurlaritzaren programako auzolandegietako batean izena emateko, Euskadiko udalerri bateko erroldan inskribatuta egon behar al dut?
Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan izena emanda egon behar duzu. Gazteria Zuzendaritzatik eskatzen dizutenean, erroldatze-agiria aurkeztu beharko duzu.

Zenbat urte izan behar ditut gutxienez auzolandegi batean parte hartu ahal izateko?
Auzolandegi bakoitza adin-tarte jakin bateko gazteentzat da. Baina, beti 18 urte beteta eduki behar dira. 

Eta zein da auzolandegietan parte hartzeko gehieneko adina?
Euskadin egiten diren auzolandegietan, 30 urte.

Nazioarteko auzolandegietan parte hartzeko, zein baldintza bete behar dira?
Nazioarteko auzolandegiak ez dira atzerrian bakarrik izaten; Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere izaten dira.

18 urte izatea eskatzen da. Bestalde, nazioarteko auzolandegitara joateko, ingelesez ondo hitzegiten jakin behar da; baina, auzolandegi batzuetan, frantsesez, alemanez...jakitea eska dezakete ere bai. Auzolandegi batzutan parte hartzeko, aparteko kuota ordaindu beharko duzu kasu. 

[baldintzak eta agiriak atalera joan]


hasierara joan

 

Maiz egiten diren galderak: auzolandegiek zenbait irauten duten, ostatua eta janaria, aseguruak, osasun-laguntza, datak eta baldintzak, unibertsitateko kredituak...

Gazteak sokatiran

Zenbat irauten dute auzolandegiek?
Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen auzolandegiak 15 egunekoak dira. Baina, gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian izan daitezke auzolandegi luzeagoak ere.

Nor arduratzen da ostatuaz eta janariaz?
Auzolandegiak antolatzen dituen erakundea arduratzen da parte-hartzaileei ostatua emateaz, eta, horretarako, udal-lokalak, eskola publikoak, aterpetxeak eta abar prestatzen ditu. Eguneko otorduak ematea ere erakunde horri dagokio.

Auzolandegian asegururik ba al dut?
Bai. Aseguru horrek jardueran izan ditzakezun istripuak eta besteren aurreko erantzukizun zibila hartzen ditu barne.

Nork aseguratzen dit osasun-laguntza?
Zeure esku dago osasun-estaldura emateko asegurua ekartzea. Horretarako, beharrezkoa da Osakidetzako osasun-txartela edo osasun-babesa ematen dizun beste edozein dokumentu zeurekin eramatea eta aldean izatea auzolandegian.

Europako Osasun Txartela  edo Ordezko Ziurtagiri Behin-behinekoa (Certificado Provisional Sustitutorio delakoa) eraman beharko duzu auzolandegia Europako Batasuneko beste herrialderen batean, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan aukeratu baduzu. Halere, Eusko Jaurlaritzak, beti osagarri, bidaiako asistentzia emateko aseguru bana kontratatuko du espainiar estatutik kanpoko auzolandegietara doazen guztientzat. 

Zer egin behar dut istripurik badut edo gaixotzen banaiz?
Auzolandegiko zuzendariari jakinarazi behar diozu eta berak emango dizkizu beharrezko argibideak.

Atzerriko auzolandegi batean bazaude, jar zaitez lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es). Eta osasun-laguntza oso premiazkoa baldin baduzu:

  • Dei ezazu bidaia-asistentziako txartelean adierazitako telefonora (txartela auzolandegira abiatu baino lehen emango dizugu).
  • Joan zaitez aseguru-etxeak proposatzen dizun osasun-zentrora.
  • Osasun-zentrotik alde egin baino lehen, eska ezazu medikuaren txostena.
  • Gorde itzazu istripua edo gaixotasuna dela-eta sortutako gastu guztien faktura edo ordainagiriak (osasun-laguntzari eta botikei dagozkienak, etxera bueltatzeko erabilitako garraiobide guztietakoak…).
  • Eska ezazu auzolandegiaren arduradunaren txostena.

Gero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak adieraziko dizu nola egin behar diozun erreklamazioa Aseguruari.

Auzolandegiak antolatzen dituen erakundeak ba al du auzolandegien datak eta baldintzak aldatzerik?
Bai. Hala gertatuz gero, parte-hartzaileak jakinaren gainean jartzen dira, eta beste data eta baldintza batzuk proposatzen zaizkie. Parte-hartzaileek, ordea, auzolandegian parte hartzeari uko egin diezaiokete.

Nola lor dezaket egon naizen auzolandegiko partaidetza-ziurtagiria?
Auzolandegia antolatzeaz arduratzen direnei eskatu behar diezu. Euskal Autonomia Erkidegoan egon bazara, Eusko Jaurlaritzako  Gazteria Zuzendaritzan (gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es) eskatu behar duzu, eta beste autonomia-erkidego batean egon bazara, berriz, erkidego horretako agintaritzan.

Esperientzia honen bidez unibertsitateko kredituak eskuratu al ditzaket?
Bai, baldin eta zure unibertsitateak onartzen badu.

[ Ezaugarriak, kuota eta arauak atalera joan]


hasierara joan


Maiz egiten diren galderak: Izena ematea, plaza adjudikatzea...


 Nola eta non izena eman dezaket auzolandegi baterako?Neska andamioa
Interneten bidez, web honetako  "izena ematea" atalean. Interneteko konexiorik ez baduzu, edozein KZgunetara joan eta bertan egin dezakezu. Baina nahiago baduzu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lurralde-zerbitzuetan ere eman dezakezu izena.

Internetez izena ematea zaila da?
Ez da bat ere zaila. Gainera, horrela ez duzu inongo bulegotan ilaran eta txandaren zain egon beharrik izango. Irakur itzazu, aldez aurretik, on-line izena emateko argibide eta pausoak.

Izena eman dut baina hobeto pentsatu dut eta ez dut nahi auzolandegi horretan parte hartzea. Zer egin dezaket?
Jakinarazi idatziz Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari (gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es edo faxez: 945 01 69 35) zure izen ematea bertan behera utzi nahi duzula. Bestalde, ezer jakinarazi ez eta ordainketa egiteko dituzun egunak pasatzen uzten badituzu, zure izena ematea baliogabe geldituko da automatikoki.

Izena eman al dezaket, aldi berean, auzolandegi batean baino gehiagotan?
Ez, aplikazio informatikoak auzolandegi bakarrean utziko dizu izena ematen.

Zenbat kostatuko zait?
72 euro.

Internetez izena emanez gero, nola eta non ordaindu behar dut?
a)  Euskadiko eta atzerriko auzolandegia aukeratu baduzu, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bitartez ordaindu beharko duzu. Izena emateko prozedurak berak pasabidera eramango zaitu. Behin pasabidean sartuta, bi aukera izango dituzu:

  • Zure ordenagailutik zuzenean on-line ordaindu ahalko duzu, Administrazioarekin lankidetzan ari diren banku edo aurrezki-kutxetako baten ordainketa-txartela baldin baduzu edo on-line bankaren erabiltzailea bazara.
  • Bestela, off-line ordaindu ahalko duzu: banku-kitapenaren orria inprimatu eta banku edo aurrezki kutxa horietako baten bulegora edo kutxazain automatikora joan beharko duzu. Txartela edo banka elektronikoa erabil dezakezu ere "Nire Ordainketa"n sartuz.

b) Beste autonomia-erkidego bateko auzolandegian izena eman baduzu, ordenagailuan bertan azalduko zaizu zein bankutan eta zein kontu-zenbakitan ordaindu behar duzun. Datu horiek inprimatu, eta ordaintzera joan beharko duzu.

Zenbat egun izango ditut ordaintzeko?
Egun natural izango duzu, izena eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea baldin bada, ordaintzeko epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Epe horretan ordaintzen ez baduzu, zure izen-ematea baliorik gabe geratuko da.

Behin ordaintzen dudanean, niretzat izango al dut auzolandegiko plaza?Gazteak zelaian
Ez. Ordaintzen duzunean, zure izenean gordeta edukiko duzu plaza. Baina, azkenik zuretzat izateko, dokumentazioa behar bezala osatuta eta sinatuta bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara. Beste zenbait agiri ere bidali beharko dizkiguzu. Bost egun natural izango dituzu agiri guztiak bidaltzeko, kouta ordaindu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea baldin bada, bidalketa egiteko epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Epe horretan ordaintzen ez baduzu edo eskatutako guztia bidaltzen ez baduzu, zure plaza-erreserba eta izen-ematea baliorik gabe geratuko dira.

Nola iritsiko naiz auzolandegira?
Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko dituenez gero, auzolandegi batean izena eman aurretik garrantzitsua da bertara heltzeko sor daitezkeen zailtasunak eta kostu erantsiak baloratzea. 

Behin dokumentazioa Eusko Jaurlaritzara  bidalita, eros al dezaket udan auzolandegira joateko bidaia-txartela?
Ez, bidaia-txartela erosi baino lehen, eta batez ere atzerriko edo Kanarietako plazaren bat hartu baduzu, Eusko Jaurlaritzak plaza lortu duzula baieztatzen dizun arte itxaron beharko duzu.  Bestela, auzolandegia bertan behera gelditu, datak aldatu edo horrelakoren bat gertatuez gero, parte hartzailearen kontura izango dira bidaia-txartelen erreserba baliogabetzeko edo ezereztatzeko gastuak. 

Nola jakingo dut auzolandegiko plaza eman didatela?
E-mailez eta SMSz jakinaraziko dizugu. Horregatik, izena ematerakoan, zuzen eta garbi adierazi behar dituzu zure sakeleko telefonoaren zenbakia eta zure helbide elektronikoa.

Izena eman eta hainbat egunetara inolako jakinarazpenik jaso ez baduzu, jar zaitez harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es).

[izena ematea, epeak eta libre gelditzen diren plazak atalera joan]


hasierara joan

 

 

Plaza lortu baduzu: informazio gehiago, noiz eta nola iritsi,bertaratzeko arazoren bat izanez gero, kuota itzultzea...

 Gazteak zelaianNire auzolandegiari buruzko informazio gehiago jasoko dut?
Euskadikoestatuko eta atzerriko auzolandegien informazioa Gazteaukeran dauden fitxetan duzu. Beste autonomia erkidego batera bazoaz, dagokion autonomia erkidegoak bidaliko dizu informazio gehiago. Atzerrira bazoaz, INJUVEk bidaliko dizu atzerritik jasotzen duenean "infosheet" delako fitxa.

Nola joan naiteke auzolandegia dagoen lekura?
Plaza lortu duzula ziur esaten zaizunean, informazioa igorriko zaizu, auzolandegira nola heldu eta zein egunetan joan behar duzun jakin dezazun. Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko ditu.

 Noiz iritsi behar naiz auzolandegira?
Auzolandegiak lehen egunean, arratsaldean hasten dira eta azken egunean, goizean amaitu. Lehen topaketa noiz eta non izango den auzolandegiraren fitxan (Euskadiestatua eta atzerria) kontsulta dezakezu.

Eta ezin banaiz garaiz iritsi?
Betiere bidezko arrazoi bategatik, ezarritako ordurako iristerik ez baduzu, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es) jakinarazi beharko diozu, eta 24 ordu izango dituzu auzolandegira joateko. 

Eta arazoaren bat sortu eta azkenean auzolandegira joaterik ez badut?
Hala gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es) jakinarazi beharko diozu lehenbailehen.

Uko egin ahal diot nire plazari?
Behin auzolandegian plaza lortuz gero, uko egin behar badiozu, lehenbailehen jakinari behar diozu idatziz Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es edo faxez: 945 01 69 35). Irakurri arretaz plazari uko egitea eta kuota itzulteko arauak

Zein kasutan itzultzen da kuota?
Autonomia-erkidego bakoitzak kuota itzultzeko bere arauak  ditu. Informa zaitez. Halere, zure plazari uko egin nahi badiozu eta kuota itzultzeko eskatu nahi baduzu, jar zaitez lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin ( gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es).

Eta auzolandegitik lehenago atera beharko banu?
Gogoratu auzolandegian parte hartzen baduzu, hori amaitu arte egoteko konpromisoa zeureganatzen duzula.

hasierara joan


 

Azken eguneratzea: 2011/04/13