1.- EAEko udalerriren bateko erroldan inskribatuta egotea, Auzolandegiak 2011 programa arautuko duen Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik (maiatzaren 4a).
2.- 18-30 urte bitartekoa izatea. Hala ere, auzolandegi bakoitza adin-tarte jakin bateko gazteentzat izaten da.
3.- Nazioarteko auzolandegietan, hau da, munduko edozein herrialdetako gazteentzako diren auzolandegietan parte hartzeko:ingelesez ondo hitz egitea. Zenbait auzolandegitan beste hizkuntzaren bat jakitea eska dezakete: frantsesa edo alemana, esaterako.
Nazioarteko auzolandegiak atzerrian izaten dira, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoan ere.
Behin izena emanda, honako agiriak behar bezala osatuta eta sinatuta bidali beharko dituzu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara:
1.- Izena emateko orria (izena ematean inprimatzen duzuna), behar bezala osatua eta sinatua.
2.- Nortasun-agiriaren kopia, atzerritar-txartelaren kopia edo pasaportearena.
3.- Erroldatze-egiaztagiria, Auzolandegiak 2011 programaren deialdia EHAAn argitaratu ondoren egindakoa (maiatzaren 4a). Egiaztagiri hau Internet bidez eskura daiteke udal batzutan, adibidez: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
4.- Ordainketaren frogagiria, beste autonomia-erkidego bateko auzolandegia aukeratzen baduzu.
5.- Osasun-txartelaren kopia (OSAKIDETZAko edo antzeko txartelarena).
Eskatutako dokumentazio guztia Gazteria Zuzendaritzara bidaltzeko 5 egun natural dituzu, ordainketa egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Eskatutako agiriak zehaztutako epean bidaltzen ez badituzu, plaza galduko duzu. Eta ordaindutako 72,00 euroak berreskuratzeko, egiaztatu egin beharko duzu auzolandegia antolatu duen autonomia-erkidegoak kuotak itzultzeko aurreikusi dituen kasuetako bat gertatu zaizula.