Zure argazkiak argitaratu nahi badituzu hemen, bidali itzazu gazteria@ej-gv.es helbidera. Adierazi mesedez zure izena, zein auzolandegitan hartu duzun parte eta argazkiaren azalpen txiki bat. Baina, aurretik, irakurri itzazu Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzak ezarritako testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak.
Euskadiko auzolandegietako argazkiak ere ikus ditzakezu, eta gainera, gazteek bidali dizkiguten bizipenak irakurtzeko aukera ere baduzu.
(Argazkiak handiago ikusteko, egin klik irudiaren gainean)
Auzolandegiak: Madril, Sielpia (Polonia), Lizarra (Nafarroa), Calaf (Katalunia), Cortes de la Frontera (Malaga), Proaza (Asturias).

Begok azaltzen digunez, aurten lehenengoz hartu du parte auzolandegi batean: "esperientzia oso ona izan da, eta errepikatu egingo dut". Bere esanetan, "lehenengo egunean ia ez zen harri bakar bat ere ikusten".

"Hiru orduz garbiketa lanetan jardun ondoren dorrearen lehenengo aztarnak agertzen hasi ziren", diosku.

Irudi hau ere lehen egunekoa da.

Argazki honetan antzematen den bezala, auzolandegi honetan egin beharreko lanetako bat harriak eskuilatzea zen.

Begok, egin behar izan zuten "talde lana" nabarmentzen du.

Hala ere, une batzuetan, "euriaren ondorioz derrigorrezko atsedenak" hartu behar izan zituzten.
|