Auzolandegietan parte hartzeko gutxienez 18 urte (auzolandegia hasten den lehenengo egunean beteta) izan behar dira.
Gogoratu atzerriko auzolandegi gehienetan ingelesez ondo moldatzea nahitaezkoa dela, nahiz eta batzutan, auzolandegi batzutako hizkuntza beste bat izan, esaten baterako frantsesa edo alemana.
Atzerriko auzolandegietan ostatu eta mantenu baldintzak ez dira izaten autonomia erkidegoetakoak bezalakoak. Egokitu egin beharko zara bertako baldintzetara, hau da, agian, etxeetan, kanpin-dendetan edo bestelako egoitzetan egin beharko duzu lo.
ARCH/MANU/ENVI/CONS/KIDS laburduren esanahia ezagutzeko kontsulta itzazu auzolandegien modalitateak.
Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak boluntarioak berak ordaindu beharko ditu. Europar Batasuneko herrialdeetara bazoaz, ez ahaztu Europako osasun txartela eramatea. Nazioarteko bidaiarientzako gomendioak irakurtzea gomendatzen dizuegu.
Estatu-mailako eta nazioarteko auzolandegiak daude.
Euskadiko, Estatu-mailako eta nazioarteko auzolandegiak daude.