Azken eguneratzea: 2011/07/01
Uztailaren 11 eta 16 artean Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren Mendizorrotzako Kiroldegian emango diren kontzertuetarako sarrera bikoitzak zozkatzen ditugu Gazte-txartela dutenen artean. Begiratu ea irabazleen artean zauden.
Ikusi nahi duzun kontzertua hautatu eta zorte pixka batekin… bi sarrera zuretzat izan daitezke! Sarrera bikoitz bat zozkatzen dugu kontzertu hauetarako:
Jaialdia
Zer zozkatzen dugu:
Vitoria-Gasteizko 35. Jazzaldian Mendizorrotzako Kiroldegian uztailaren 10 eta 16 artean emango diren kontzertuetarako sarrera bikoitzak.
Nola parte hartu:
Formulario hau bete zure datuekin eta esan iezaguzu zein den ikusi nahi duzun kontzertua uztailaren 8a baino lehen.
Non eta noiz jaso sarrerak:
Mendizorrotzako Kiroldegiko leihatilan kontzertuaren egun berean.
Zorterik izan ez baduzu, gogora ezazu zure Gazte-txartelarekin %10eko deskontuaz baliatu ahal izango zarela Mendizorrotzako Kiroldegian emango diren kontzertuetarako banakako sarreren erosketan.
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du
Bidali: