Azken eguneratzea: 2011/11/29
Gazte-txartelak Amaia Rubiori Tenerifera bidaia bat egitera gonbidatu du.
Amaia Rubio Pacho izan da irabazlea eta berarekin joango direnak, Oiane Uriarte Ruiz-Olalla eta Blanca Pilar García Melguizo izango dira. ¡ZORIONAK!
Gazte-txartelak, Eroski Bidaiak eta NH Hotelesen eskutik, Teneriferako 6 eguneko bidaia bat zozkatzen du, 2012ko martxoaren 31 baino lehen zuk nahi duzunarekin goza dezazun.
Hotza datorrela eta hondartzaren hutsunea sentitzen hasi dugula eta… Ba al da lagunekin Tenerifera joan-etorri bat egitea baino gauza hoberik? Gazte-txartelak Teneriferako 6 eguneko bidaia bat zozkatzen du, 2012ko martxoaren 31 baino lehen zuk nahi dituzun bi lagunekin goza dezazun. Hori bai, bidaia lortzeko, zuk eta zure lagunek Gazte-txartela eduki beharko duzue, zozketan parte hartzeko inprimakia bidaltzeko unean. Txartela ez baduzu, lortu zurea. 
Zer zozkatzen dugun:
Tenerifen 6 egun/5 gau igarotzeko bidaia bat, 3 adin nagusirentzat, Gazte-txarteldunak, 2012/03/31 baino lehen egin beharrekoa, honako hauek barne hartuz:
Nola parte hartu:
Bete formulario hau zure datuekin azaroaren 15a baino lehen, eta adierazi “Erantzuna / Aukera / Besterik” eremuan saria partituko duzun bi lagunen izen-abizenak eta NANa.
Saria nola gozatu:
Zorte ona izan baduzu, eta behin zure bidaia-lagunek Gazte-txartela badutela egiaztatu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara sariaz gozatzeko beharrezkoak diren argibideak emateko.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago
Bidali: