Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2012/01/24

Gazte-txartelak Joera Sortzaileak 2012 eskulanen azokarako 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Eskulanen azokara Gazte-txartelarekin. Ezagutu irabazleen izenak.

Hauek izan dira irabazleen izenak: Iciar Gorosabel, Alba Casares, Juan José Cañas, Eider Madariaga eta Ainhoa Gamin de Celaya.


Lehiaketa:

Gazte-txartelak Joera Sortzaileak 2012 eskulanen azokarako 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin % 20ko deskontua izango duzu Joera Sortzaileak 2012 azokarako sarrera erostean. 

Etxeko “mainatsua” zara eta zure eskuekin sortzea gustatzen zaizu? Ez ezazu galdu aukera hau eta zatoz zure Gazte-txartelarekin urtarrilaren 26tik 29ra Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n egingo den Joera Sortzaileak eskulanen azokara. Joera Sortzaileak azoka eskulanen inguruko material, trikimailu eta gomendio ugari deskubritzeko aukera paregabea dugu. Pertsona guztientzat izango da azoka hori, eta Patchwork-en, gurutze-puntuaren, perlen, mosaikoen, arte ederren, paperen, miniaturen, patinaren, brodatuen, txantiloiz pintatzearen, kartoien eta scrapbooking-en tailerrak ikusteko eta horietan erosteko, ikasteko eta perfekzionatzeko aukera emango digu, haurrentzako aisiaz eta beste gauza ugariz gain. Aisiaz gozatzeko modu dibertigarri, sortzaile eta merkea, hain zuzen ere, eta horretaz gain, emankorra dena! 

Logo_salón_tendenciasJoera Sortzaileak 2012 azokari buruzko informazioa kontsulta dezakezu. 

Zer zozkatuko dugu?

Urtarrilaren 26tik 29ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango den Joera Sortzaileak 2012 azokarako 5 sarrera bikoitz. 

Parte hartzeko modua: 

Bete ezazu honako formulario hau zure datuekin (azken eguna urtarrilaren 22a izango da). 

Sarrerak jasotzeko lekua eta egunak: 

Erakusketariaren Arretarako bulegoan, BEC zentroko atarian, azokara joaten zaren egunean bertan, azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz. 

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin % 20ko deskontua izango duzula Joera Sortzaileak 2012 azokarako sarrerak erostean.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

logo BEC


 Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

  

 

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube