Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/08/01

3 Opari esklusiboz Gazte-txartelarekin

Iker, Laura y Manuel, 3 opari ezin hobeak irabazi dute.

Iker Aparicio, Laura Alcalde y Manuel Alejandro Antón, "Super 8" filmaren opari esklusibo 3 lote irabazi dute, Mila esker parte hartzeagatik eta Zorionak lortu duzuelako.

Super 8 kartelaAbuztuaren 19an zineetan estreinatuko den Super 8 film berriaren estreinaldiko lehiaketan har ezazu parte, eta lor ezazu zozkatzen ditugun Super 8ko opari esklusiboez osatutako 3 loteetako bat. 

Steven Spielberg-ek ekoitzia eta J.J. Abrams-ek zuzendua (Perdidos, Star Trek), mundu osoan ikusmin handia sortzen ari den filmetako bat iritsi da, batez ere jakin-mina eragiten duen bere birus-kanpaina dela-eta, hau da, Super 8 filma. Hollywood-eko bi izen handi horiek sortutako fikzio-zientziako thriller hori misterioz inguratuta dago. Adiskide-talde baten abentura da, akzio bizkorra eta gobernuaren sekretuekin erlazionatutako naturaz gaindiko indarra dituena. Aktoreak Kyle Chandler, Ron Eldard, Elle Fanning eta Noah Emmerich dira, besteak beste. 

Filmaren trailerra super8-movie web-orrian ikusi ahal izango duzu. 

Zer zozkatzen dugu?: 

“Super 8” filmaren opari esklusibo eta pertsonalizatuz osatutako 3 lote, honako hauekin: 

Nola har daiteke parte?: 

Bete formulario hau zure datuekin abuztuaren 21a baino lehen, eta erantzun iezaiozu zuzen honako galdera honi: 

Zein izan zen J.J. Abrams-ek zuzendu zuen azken filma? , Erantzuna erraza zen: STAR TREK, Zorionak berriro ere.

Abuztuaren 22an argitaratuko ditugu pertsona sarituen izenak, eta sarituekin harremanetan jarriko gara lortutako saria emateko; zorte on!

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

 

 

 

 

 

Gazte-txartelak, Magialdiaren eskutik, 2011ko Magialdiaren magia-galetarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu. 

Hamabi herrialdetako 59 ikuskizun, 28 eszenatoki eta 40 artista. Horiexek izango dira irailaren 12tik 18ra egingo den XXIII. Magialdiaren osagaiak. Ezin bizkorragoak izango diren zazpi egun horietan Arabako hiriburuko kaleak, antzokiak, erakusleihoak eta bestelako txokoak ilusionismoz beteko dira. 

2011ko Magialdiari buruzko informazio gehiago izateko: http://www.magialdia.org/ 

Zer zozkatzen dugu?

  • Irailaren 17an Gasteizko Principal Antzokian egingo den Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz. 
  • Irailaren 18an Gasteizko Europa Jauregian egingo den Hurbileko Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz. 

Nola har dezakezu parte? 

Bete formulario hau zure datuekin eta esaguzu zer ikuskizunetara joan nahi zenukeen irailaren 13a baino lehen. 

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira? 

Ekitaldia egingo den tokiko leihatilan, NANa eta Gazte-txartela erakutsita, ikuskizunaren egunean bertan.


 Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

 

 

 

 

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube