Azken eguneratzea: 2011/11/29
Irabazleen izenak esango dizkizugu.
Hauek izan dira irabazleak: Aritz Izquierdo, José Javier González, Erik Sánchez, Mikel Martinez eta Aída Cáceres. ¡ZORIONAK!
Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu 2011ko Retro 2011ko Retro Clásica Bilbao azokarako, hau da, ibilgailu klasikoak eta garaiko eta bildumako ibilgailuak biltzen dituen azokarako. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin % 12,5eko deskontua izango duzu 2011ko Retro Clásica Bilbao azokarako sarrera erostean.
Garaiko ibilgailuak eta ibilgailu klasikoak gustuko dituztenak zorioneko daude; izan ere, azken erakusketa egin eta hamar urte beranduago, Bilbon egingo da Retro Clásica azokaren (ibilgailu klasikoak eta garaiko eta bildumako ibilgailuak biltzen dituen azoka) edizio berria.
2011ko Retro Clásica Bilbao azokak hainbat eremu bereizi bilduko ditu: ibilgailu eta motozikleta klasikoen eta garaikoen merkataritza-erakusketa; osagarrien eta ordezko piezen gunea; klubei zuzendutako gunea eta beste hainbat jarduera interesgarri (rallyak, kontzentrazioak, erakustaldiak eta erakusketa monografikoak) garatzeko gunea. Azaroaren 25etik 27ra bitarte bertaratu ahal izango zara Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoko erakusketa horretara.
2011ko Retro Clásica Bilbao azokari buruzko informazio guztia honako helbide elektroniko honetan kontsulta dezakezu:
Zer zozkatzen dugu:
Azaroaren 25tik 27ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango den 2011ko Retro Clásica azokarako 5 sarrera bikoitz.
Nola parte hartu:
Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna azaroaren 21a).
Sarrerak non eta noiz jaso:
Erakusketariaren Arretarako bulegoan, BECeko atarian, azokara joaten zaren egunean bertan eta azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.
Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin % 12,5eko deskontua izango duzula 2011ko Retro Clásica Bilbao azokarako sarrerak erostean.
.jpg)
Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago
Bidali: