Azken eguneratzea: 2011/08/01
Musika klasika entzuteko aukera izan duten irabazleen izenak baditugu
ZORIONAK!!!, Amaia Lopez, Ariane Uriarte, Tania Prieto, Aitor Arteta, Oscar Carbajo, Gorka Gonzalez, Igor Bilbao, Verónica Fuentes, Estibaliz Fernandez, Nagore Agirre eta Itziar Sopelana.
Gazte-txartelak musika klasikoaz gozatzeko aukera ematen dizu Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik, eta horretarako, jaialdiko kontzertuetara joateko sarrera bikoitzak zozkatuko ditu.
Urtero legez, musika klasikoko jaialdien artean Europa osoko zaharrenetakoa eta entzutetsuenetakoa egingo da berriz; Donostiako Musika Hamabostaldiaz ari gara, hain zuzen ere, aurten 72. aldiz egingo dena. Musika klasikoa gustuko baduzu eta Gazte-txartelaren titularra bazara, aukera hori aprobetxatu behar duzu ezinbestean, Donostiako Musika Hamabostaldian egingo diren zenbait kontzertutarako sarrera bikoitzak zozkatuko baititugu.
Zer zozkatzen dugu?
Ondoren zerrendatutako kontzertu bakoitzerako 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu:
Abuztuaren 25a - Victoria Eugenia Antzokia - Florian Boesch Nola parte har daiteke zozketan?
Bete formulario hau zure datuekin eta esaguzu zer kontzertutara joan nahi zenukeen.
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Irabazleen izenak orri honetan argitaratuko ditugu.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Kontzertua egingo den egoitzako leihatilan, kontzertua hasi baino ordubete lehenago goizenez ere, NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.

Bidali: