Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/12/14

2011-2012ko Umeen Gabonetako Parkerako sarreren zozketa eta tarifa arruntaren gaineko % 13ko deskontua sarrerak Gazte-txartelarekin erostean

Gazte-txartelak PINera gonbidatzen zaitu. Badugu irabazleen izenak.

Cartel_PIN

Irabazleen izenak huek izan dira: Laura Álvarez Zurro, Amanda Medina González, Eliana Diego Aguayo, Nuria Sánchez Monasterio eta Lorena Zabala Tellería.


Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu ’11-12 UGP Umeen Gabonetako Parkerako. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin tarifa arruntaren gaineko % 13ko deskontua izango duzu ’11-12 UGPrako sarrera erostean. 

Etorri haur baten moduan gozatzera Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretora abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra bitarte, eskaintza ludiko eta didaktiko zabalarekin, aisia, dibertimendu eta entretenimenduzko jarduera-programa oso eta anitz bat aurkeztuko baita ’11-12 UGP dela-eta. Edizio honetan jokoak, kirol-jarduerak, tailerrak eta betiko barrakak izango ditugu aparteko eskaintzan bilduta. Bilbao Exhibition Centre aretoko hiru pabiloietan banatuko da, non hainbat erakundek, enpresa publiko eta pribatuk, kultura-elkartek, gobernuz kanpoko erakundek eta komunikabidek jokoak, jardunak, jarduera didaktikoko tailerrak, kirol-arlokoak, hezkuntza-arlokoak eta kulturalak aurkeztuko dituzten. 

2011-2012ko Umeen Gabonetako Parkeari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu.

Zer zozkatzen dugu: 

5 sarrera bikoitz ’11-12 UGPrako, abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra bitarte izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango denerako. 

Nola parte har daiteke: 

Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna abenduaren 13a). 

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira? 

Erakusketariaren Arretarako bulegoan, BEC zentroko atarian, azokara joaten zaren egunean bertan, azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin tarifa arruntaren gaineko % 13ko deskontua izango duzula ’11-12 UGPrako sarrerak erostean.

                 Logo_PIN


  Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

  

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube