Azken eguneratzea: 2011/10/27
Gazte-txartelari esker opari bereziak.
Har ezazu parte zinetan azaroaren 4an estreinatuko den Footloose film berriaren estreinaldiaren lehiaketan, eta lor itzazu opari interesgarriak.
Azaroaren 4tik aurrera, pantailan ikusi ahal izango dugu Footloose film berria, Herbert Ross-ek zuzendu zuen kultuzko klasikoaren remake-a. Oraingoan, bertsio fresko eta modernoa da, egungo ikusleentzako musikaz eta dantzaz beteta, eta egungo erritmo eta estiloekin. Aktore-zerrenda Hollywoodeko etorkizuneko izarrak izango diren talentu gazteez osatuta dago. Musikak, asaldurak, gazteen ilusioek, hiri-kulturak eta dantza-estilorik erakargarrienek film luze hau betetzen dute, eta ikusleak txundituta utziko ditu urtearen azken hiruhilekoan.
Filmaren trailerra http://www.footloosemovie.com web-orrian ikusi ahal izango duzu.
Zer zozkatuko dugu?
Footloose filmaren entzungailu pertsonalizatuak, bozgorailuak dituen oinarri argidun pertsonalizatu bat zure iPod-erako eta dantza-kit pertsonalizatu bat, honako hauekin: gimnasioko poltsa bat, botila bat eta toalla bat.


Nola har daiteke parte?
Bete formulario hau zure datuekin zure datuekin azaroaren 27a baino lehen, eta erantzun iezaiozu zuzen honako galdera honi:
Zein urtetan estreinatu zen jatorrizko Footloose filma?
Azaroaren 28an argitaratuko ditugu pertsona sarituen izenak, eta sarituekin harremanetan jarriko gara lortutako saria emateko; zorte on!
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Bidali: