Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2012/05/14

Gazte-txartelaren Pack 2012 jasoko duzu etxean

Joan den urteko Pack-a gustatu bazitzaizun... hau are gehiago gustatuko zaizu!

Gazte-txartelaren titular bazara, Gazte-txartelaren Pack 2012 berria jasoko duzu aurki zure bizilekuan doan. Packa zuretzat prestatu dugu, eta jarduera interesgarri ugari proposatzen dizkizugu bertan. Aisialdi gehiago, kultura gehiago, kirol gehiago...abantaila gehiago, 2012 osoan astialdiaz gozatu ahal izan dezazun, eta, gainera, gutxiago gastatuta!

Bakarrik nahiz konpainiarik onenean, Euskadin nahiz kanpoan, neguan edo udan... Zeuk erabaki nola gozatu Gazte-txartela Pack 2012. Hori bai, espero dugu bidaltzen dizugun Pack-a ahalik eta gehien erabiltzea eta kupoi bat ere ez geratzea. Erabili ahalik eta kupoi gehienak urtea amaitu baino lehen, eta atera probetxurik handiena Pack 2012 berriari. 

Deskontu kupoiak - Pack 2012Eta oraindik Gazte-txartelaren titular ez bazara, zeren zain zaude? Atera oraintxe zure Gazte-txartela; Pack 2012 berria jasoko duzu zure bizilekuan musu-truk! 

Nola erabili behar dira kupoiak?

 - Kupoi bakoitza behin baino ezin da erabili.

 - Kupoiren bat trukatu nahi duzun bakoitzean, zure Gazte-txartela eta NANa aurkeztu beharko dituzu kupoiarekin batera. Ondoren, abantaila eskaintzen dizun laguntzaileari eman beharko diozu kupoia.

 - Kupoi guztiak 2012ko abenduaren 31n iraungiko dira, kupoiaren atzealdean aurkakoa adierazten denean izan ezik.

Pack 2012 osoa (pdf, 5,83 Mb)

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube