Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2012/02/21

Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe bateko egonaldi bat zozkatuko du Gazte-txartelak bi lagunentzat

Gazte-txartelak NekaBonu Verde doahinik eskaintzen dizu. Lor ezazu!

Foto_Caserio

Iker Barreiro Martinez arabarra irabazi du. ZORIONAK!

Gazte-txartelak, Nekatur (Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeak) elkartearen bitartez, NekaBonu Berde bat zozkatuko du, hau da, bi gauko egonaldia Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, nahi duzunarekin goza dezazun!  

Noiztik ez duzu ihesaldirik egin? Lana, azterketak, dirua… Gazte-txartela baduzu, ez duzu aitzakiarik! Parte hartu zozketan, eta Euskadiko nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean bi gau nahi duzun pertsonarekin pasatzeko aukera izango duzu. Gozatu Euskadin ditugun paisaia zoragarriez, liluratu gure ingurune naturalarekin, eta bizi tradizioaz betetako baserri batean ostatu hartzeko esperientzia.  

Nekatur elkarteari buruzko informazio gehiago.  

Zer zozkatuko dugu?  

*Nekatur elkartearen NekaBonu Berde bat, hau da, 2 gauko egonaldia nekazaritza-turismoko establezimendu edo landetxe batean, bi lagunentzat, gela bikoitzean (gosariarekin) edo apartamentu batean. Lekua zerrendatik aukeratu behar da. 2013/01/16ra arte izango da baliozkoa. 

Foto_habitaciónParte hartzeko modua: 

Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna otsailaren 19a izango da). 

Saria erabiltzeko modua: 

Zozketa irabazten duenak Nekatur elkartearen NekaBonu Berdea jasoko du bere bizilekuan, mezulari bidez. Bertan, egonaldiaren erreserba egiteko argibideak eta horretarako telefono-zenbakia egongo dira adierazita. 

(*) NekaBonu Berdearen baldintzak: 

  • Kontsulta ezazu ostatuen zerrendan, bonua gelarekin (gosaria barne) edo apartamentuarekin truka daitekeen adierazten da dagokion piktogramaren bidez.
  • Adierazitako moduan eta eskuragarri egonez gero baino ez da trukatuko.
  • Ostatua apartamentua denean, egonaldia 2 gaukoa izango da eta ez da gosaririk izango, bai, ordea, sukaldea erabiltzeko eskubidea.
  • Egonaldia 2 gaukoa eta 2 lagunentzat izango da (2 gauak segidan eta establezimendu berean igaroko dira).
  • Bonua EZ da trukatuko goi-denboraldian: zubi eta jaiegunetan, Aste Santuan (aste osoan), udan (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte) eta Gabonetan (abenduaren 20tik urtarrilaren 10era bitarte).
  • Egonaldia asteburuan zein astegunetan hartu ahal izango da.
  • NekaBonua 2013/01/16ra arte izango da baliozkoa.
  • Egonaldia bonuari atxikitako ostatuetan (http://www.nekatur.net/bono-verde) baino ezin izango da hartu.
  • Ostatuak eskaintzen duen baina bonuan sartuta ez dagoen zerbitzuren bat erabiliz gero, ostatuan bertan ordaindu beharko da.
  • Nekaturrek eskubidea izango du bonu bakoitzari atxikitako ostatuen zerrenda noiznahi aldatzeko edo eguneratzeko. 

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

 Logo_nekatur


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube