Azken eguneratzea: 2012/01/13
Gazte-txartela zinearekin bat.
Hauek izan dira irabazleen izenak: Iker Madariaga Bilbao, Tania Cárdenas Elorza, Asier Barcena Larreategui, Xabier Tobías Zaballos, Iñaki García Serrano, Nagore Aguirre Gutiérrez, Mirari Isasi García eta Estíbaliz Orcasitas Vicandi. ¡ZORIONAK!
Lehiaketa
Parte hartu abenduaren 16an estreinatuko den Misión Imposible 4 film berriaren estreinaldiaren lehiaketan; opari interesgarriak lortu ahal izango dituzu.
Abenduaren 16tik aurrera, pantailan ikusi ahal izango dugu “Misión Imposible” izeneko zinemako espioitza-sagarik ospetsuenaren atal berria. “Misión Imposible 4: Protocolo Fantasma” filma ekintzaz betetako thriller bat da, eta leku exotikoak, balentria handiak eta efektu berezi ikusgarriak eskaintzen ditu. Filma J.J. Abrams-ek zuzendu du, hots, Hollywoodeko arrakastarik handieneko zuzendariak, eta aktore bikainek hartu dute parte. Hortaz, ezinbesteko zinema-hitzordua izango da mundu osoko ikusleentzat.
Filmaren aurrerakina ikusi ahal izango duzu.

Zer zozkatuko dugu?
- Goggleak: Eski-betaurrekoak, GPSarekin eta LCD bisorearekin. Bisoreak honako hauek eskaintzen ditu: abiadura, altitudea, ordua, tenperatura, lekua eta abar. Leiarrak polarizatuak eta fotokromikoak dira.
- Urruneko kontrol bidezko 2 helikoptero: iPhone edo iPad-erako aplikazio baten bidez urrunetik kontrolatzen diren helikopteroak dira.
.jpg)
- 5 puzzle: ”Misión Imposible 4” filmarekin zerikusia duten 1.000 piezako puzzle pertsonalizatuak dira.
Parte hartzeko modua:
Bete formulario hau zure datuekin, eta eman erantzun zuzena honako galdera honi (azken eguna: urtarrilaren 8a):
Nola du izena “Misión Imposible” sagako pertsonaia nagusiak
Urtarrilaren 9an argitaratuko ditugu pertsona sarituen izenak, eta horiekin harremanetan jarriko gara lortutako saria emateko; zorte on!
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Bidali: