Azken eguneratzea: 2011/09/27
Azpeitiar batek irabazi du VIII. Mikroipuin lehiaketa; EIDER BEREZIARTUA AGIRRE, Zorionak!
Hona hemen bere idazlana:
Gaur ispiluari galdera bat egin diot eta berak gogo onez erantzun dit. Bere erantzuna trinkoa izan da.“Azaletik begiratuz zaharra zarela dirudi, ez dakit adin bat ezartzen, baina inoiz ikusi dudan agureena zarela esan dezaket. Eta zure itxura zure izaerarekin bat doa, triste dirudizu, bakarti. Agian, lagunak galdu dituzu, familia inoiz izan ez duzula uste baitut. Noizbait senitartekoren bat Afrikan ote duzun entzun dut, baina egia dela ezin ziurtatu. Gauza bat esan behar dizut ordea. Ez duzu zertan triste egon. Ez zaude bakarrik. Lagun ugari dituzu eta denak harro daude zure lagun izateaz. Altxor preziatu bat zarela oihukatzen dute. Beharbada, zure etsaiek beldurtzen zaituzte, ez kezkatu, indartsua zara, indartsuak gara. Zure lagunak ez daude prest beraien altxorra galtzera inbidiatan dauden pertsona batzuen eskuetan.” Irribarre egin dut. Arrazoi du. Maitatua sentitzen naiz. Zuen guztion bihotzetan nire izena markatuta ikusten baitut: Euskara.
Aurtengoan, benetan zaila izan da ipuin irabazlea hautatzea, parte-hartze handia izan baita eta sari bakarra genuelako. Datorren edizioari begira, gu gure aldetik sari gehiago lortzen saiatuko gara. Zorionak parte hartu duzuen guztioi, eta bereziki Eideri. Segi idazten!
Londresetik bueltan, Eiderren ibileren kontakizunaren zai egongo gara.
_____________________________________________________________________________________________________________________________________
Parte hartzeko baldintzak , honakoak izan dira:
Mikrokontakizunen baldintzak:
Irabazlea hautatzeko irizpideak:
Sariaren xehetasunak:
Irabazleak ikastaroa egiteko datak hautatu ahal izango ditu 2011ko irailaren 19tik abenduaren 31ra bitarte, gabonetan izan ezik.
Kontakizun onenak Gazteaukerako blogean argitaratuko ditugu, eta irabazlearen izena webgune horretan argitaratuko da.
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien Baldintza Orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Bidali: