|
Saritua: Gaur Gaba triste azaldu da, Xandra Couto Artola gaztearena
"Gaur gaba triste azaldu da. Etxetik atera eta zerura begira jarri naiz nunbaiten begirada finko utzita. Bat batean izar bat pasa da nire gainetik, biziki distiratsua eta izugarri arina. Flekillotxoa ere mugitu egin zait eta hor, ahoa hortz beteta, pentsatzen utzi nau izarrak.
Izarrak zer dira? Etxeko apalategiak liburuz gainezka ditut, baina badaukat liburu bat benetan gustatzen zaidana, amak oparitu zidan 7 urte nituela.
Liburu honek izar bakoitzak gizaki baten arima dela zihoen, distiratsuenak pertsona onenak dira. Beste batzuk ordea argi mehe bat izurtzen dute, horiek triste dauden pertsonenak izaten dira.
Teoria horrekin hasi nintzen ni, eta orain, batzutan gazteegia beste batzutan zaharregia, ez dut teoria horretan sinisten. Zahartzen garen heinean, atzean uzten ditugu hain zoriontsu egiten gintuzten gezurtxoak: Olentzeroa, Perez arratoi hortz-zalea…
Amonak hau jakingo balu beste eleberriren bat inbentatuko luke ni animatzeko.Amona bai dela izar argi bat, nire flekillotxua mugitu duen izarra bezalakoa."
Beste kontakizun batzuk:
El despertar de Elías, Imanol Legarda gaztearena
"El 22 de Octubre, Elías despierta como todas las mañanas. Nada parece presagiar que éste vaya a ser un día especial, y comienza a levantarse con normalidad hasta que la pared de su habitación llama su atención, azul hasta la fecha, hoy de un gris extraño. Sorprendido, se incorpora y observa que las sábanas, el suelo, su mesilla de noche, todo esta en una gama de grises donde antes había verdes y marrones. Elías no entiende lo que pasa, ya esta mayor para estas cosas. Cuando se mira al espejo y se ve en blanco y negro piensa que algo pasa en sus ojos que ya no ve los colores. Baja las escaleras en pijama, y observa a su mujer vestida de negro, llorando. Éste parece un día de lo más extraño, piensa para si mismo.
El 21 de Octubre Elías murió mientras dormía, pero él aún no lo sabe."
Bizirik mantentzeko errituala, Join Iaraola gaztarena
"Amaiak alde egin zuenetik oso goiz esnatzen nintzen. Lehen goizak asko luzatzen genituen, batez ere astelehen eta asteartekoak, biok jai baikenuen egun horietan. Lanegunetan bera goizago altxatzen zen, baina iratzargailuan bere ahotsarekin grabatzen zituen mezu eztiekin esnatzen nintzen. Egia esan, nire bizitzako egun zoriontsuenak Amaiarekin bizitzen hasi nintzenekoak ziren.
Garai horiek memorian urtzen sentitzen nituen orain. Askotan asaldatuta esnatzen nintzen, izerditan, izarek bere usaina galdu zutela ohartuta, edota bere aurpegia nolakoa zen ahaztuta nuelako.
Gurea ez zen etxe handia. Unibertsitatetik oso gertu zegoen eta mundu guztiak bizitzeko leku lasaia zela zioen. Saloiko sofan eserita beti, Amaiak alde egin ondoreneko hilabeteetan garagardoa gehiago edaten hasi nintzen oharkabean, goizez batez ere. Momentu horiek leihotik gure etxe ondoko ikasleen egoitzari patxadaz begira egoteko aprobetxatzen nituen, zerbeza erritmo pausatuan dastatuz. Denbora luzez bosgarren pisuko neska gazte baten dutxatu ondoreneko gorputz biluziarekin tematu nintzen. Ilehoria oso mantso lehortzen baitzen, mantso-mantso, nire begirada bere goizeko lehen jantzi izatea nahiko balu bezala."
Carmelita eta McPollo disfrazaren historioa, Idoia Berges gaztearena
"El día en que Carmelita decidió cambiar su ridículo disfraz promocional de McPollo por un trabajo como encargada del probador de una famosísima tienda de ropa, se prometió a sí misma que nunca más volvería a ser humillada en público. No sospechaba sin embargo que las rebajas estaban a la vuelta de la esquina, con lo que esto puede suponer. Señoras robándose la ropa unas a otras, camisetas por los aires, gritos, puñetazos y algún que otro lloro se sucedieron en aquellos días, mientras la pobre Carmelita se afanaba en poner orden. Tal era la locura que una buena tarde descubrió que en medio del caos le habían robado hasta sus propios pantalones. Resignada, pensó en lo adorables que le parecían ahora aquellos niños que se reían de su disfraz de pollo. Si es que ya lo dice el refrán: más vale pollo en mano que pantalones volando."
Lehiaketan partzeko oinarriak hauek ziren:
Aurten parte hartzeko balditzak hiru dira:
-
Gazte-txartela Euro<26ren titularra izatea.
-
Idatziaren luzera: 125 eta 150 berba bitartean edukitzea.
-
Idazlearen adina: 16 urte beteak izatea.
Saria mikroipuin originalenak jasoko du: 700 euro baino gehiago balio duen bi asteko ingeles ikastaroa Dublinen (egonaldia barne) eta Dublinera joan-etorriko hegaldia.
Bidali zure literatur bitxia gazteria@ej-gv.es helbidera, zure izen-abizenak, NANa eta telefonoa adieraziz, uztailaren 22a baino lehen. Nahibeste mikroipuin bidal ditzakezu. Hoberenak Gazteaukerako blog-ean argitaratuko ditugu.
Irabazlearen izena web orri honetan publikatuko dugu abuztua baino lehen.
Sariaren xehetasunak:
-
Dublinera joan-etorrirako hegazkin-txartela
-
Orientazio-bilera eta beharrezko informazioa Irlandara heltzean
-
Ostatua familia batekin, biko logelan eta pentsio erdian (gosaria eta afaria)
-
Bi asteko ingeles ikastaroa (20 ikastordu astean)
-
Ezagutza maila jakiteko testa eta egiten diren pausuen jarraipena
-
Ikasle txartela
-
Informatika zentrora eta Internetera dohaineko sarrera
-
Ikastaroaren ziurtagiria
Irabazleak berak aukeratu ahal izango du, noiz egin ikastaroa, beti ere uztaila eta abuztua kenduta.
Inprima ezazu Kartel (46kb) hau eta eskegi zure ikastetxe, unibertsitate, udal herriko kultur etxean edo zu ibiltzen zaren edozein ingurutan, baliteke idazle berri bat iragarki honen zain egotea!
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien Baldintza Orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Lehiaketaran babesleak:
 
www.viajaryestudiar.com
|