Azken eguneratzea: 2011/09/14
Jakin nahi duzu nortzuk joango diren aurtengo Magialdiara Gazte-txartelaren eskutik?
Hauek izan dira irabazleak:
Irailaren 17an Gasteizko Printzipal Antzokian gaueko 21:00etan egingo den Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz: Aritz Alonso Córdoba eta Patricia Burgos Martín.
Irailaren 18an arratsaldeko 17:00etan gasteizko Europa Jauregian egingo den Hurbileko Magiaren Nazioarteko Galarako 2 sarrera bikoitz: Nerea Elorza Calvar eta Verónica Fuentes Escolante.
______________________________________________________________________________________________________________________________________
Gazte-txartelak, Magialdiaren eskutik, 2011ko Magialdiaren magia-galetarako sarrera bikoitzak zozkatuko ditu.
Hamabi herrialdetako 59 ikuskizun, 28 eszenatoki eta 40 artista. Horiexek izango dira irailaren 12tik 18ra egingo den XXIII. Magialdiaren osagaiak. Ezin bizkorragoak izango diren zazpi egun horietan Arabako hiriburuko kaleak, antzokiak, erakusleihoak eta bestelako txokoak ilusionismoz beteko dira.
Zer zozkatzen dugu?
Nola har dezakezu parte?
Bete formulario hau zure datuekin eta esaguzu zer ikuskizunetara joan nahi zenukeen irailaren 13a baino lehen.
Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.
Irabazleen izenak orri honetan argitaratuko ditugu.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Ekitaldia egingo den tokiko leihatilan, NANa eta Gazte-txartela erakutsita, ikuskizunaren egunean bertan.

Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago
Bidali: