Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/07/21

Donostiako 46. Heineken Jazzaldirako sarrerak

Irabazleak:

2011ko uztailaren 22an, Donostiako Trinitate plazara joango direnak: Javier García Romillo, Maialen Larrache Carracedo, Iraia Iraola Urrutia, Ana Penela Gurutzealde eta Oihana Andueza García.

2011ko uztailaren 23an, Donostiako Trinitate plazara joango direnak: Ana Etxabe Usandizaga, Naiara Martin Gomez, Jon Urdangarin Meabe, Aitor Arteta Sertutxa eta Irene Llonaja Uregui.


Aurten ere, Gazte-txartelaren titularra izateagatik, Heineken Donostia-San Sebastian Jazzaldirako sarrerak irabazi ahal izango dituzu, edota %10aren beherapenaz gozatu.

Uztailaren 22an eta 23an Donostiako Trinitate plazan eta 46. Heineken Jazzaldiaren barruan egingo diren kontzertuetarako 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Aukeratu ikusi nahi duzun kontzertua, eta, zorte pixka batekin, bi sarrera lortu ahal izango dituzu! 5 sarrera bikoitz ditugu kontzertu bakoitzerako:

  • 2011ko uztailaren 22an, Donostiako Trinitate plazan:
    Tea for 3 (Dave Douglas, Enrico Rava, Avishai Cohen) // Abdullah Ibrahim & Ekaya
  • 2011ko uztailaren 23an, Donostiako Trinitate plazan:
    Medeski, Martin & Wood + Soul Bop (Randy Brecker, Bill Evans) // John McLaughlin & The 4th Dimension

Eta zorterik ez baduzu, gogoan izan zure Gazte-txartelarekin % 10eko deskontua lor dezakezula Jazzaldiaren bulegoetan sarrerak erostean. Jazzaldia 

Zer zozkatzen dugu?
Uztailaren 22an eta 23an Donostiako Trinitate plazan eta Donostiako 46. Heineken Jazzaldiaren barruan egingo diren kontzertuetarako sarrera bikoitzak.

Nola parte hartu:
Bete formulario hau zure datuekin, eta adierazi, uztailaren 19a baino lehen, zer kontzertutara joan nahi duzun.

Sarrerak non eta noiz jaso:
Jazzaldiaren bulegoetan, uztailaren 20tik aurrera, bulego-ordutegian; NANa eta Gazte-txartela aurkeztu behar dira.

 Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du. 


  Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube