Azken eguneratzea: 2011/09/30
Gazte-txartela zinera gonbidatzen zaitu
Irabazi duten pertsonak hauek izan dira: Iker García Remírez eta Eider Artola Tolosa. ZORIONAK!
Urriaren 29tik azaroaren 4ra arte Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea izango dela eta, Victoria Eugenia Antzokian emango diren emanaldietarako bi abonu bikoitz zozkatzen ditugu.
Urtero bezala, Donostiak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea hartuko du, honen hogeita bigarren edizioa izango baita. Aurten, fantasiazko eta beldurrezko generoarekin eta komikiaren munduarekin zerikusia duten erakusketa ugariekin osatuko da Astea, izan ere hainbat aldiz bere bineten bidez genero hauek erretratatu baitira komikietan. Gainera, Asteak saio berri bat estreinatuko du “Zatoz eta begira” zikloa izena duena. “Zatoz eta begira” zikloaren helburua da zinema jakin bat kontatzea, testuinguruan jartzea, aztertzea eta kudeatzea, zehazkiago, ezustekoa, pentsaezina edota jasanezina denaren inguruan aritzeko erronkari eta aukerari atea irekitzen dion zinema. Urtez urte genero hauen zaleak aho zabalik uzten dituen jaialdiaren beste edizio bat dugu aurtengoa.
Kontsultatu Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen informazio guztia.
Zer zozkatzen dugun:
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astea izango dela eta, Victoria Eugenia Antzokian eskainiko diren emanaldietarako bi abonu bikoitz.
Nola parte hartu:
Bete formulario hau zure datuekin urriaren 23a baino lehen.
Non eta noiz jaso abonamenduak:
Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren leihatilan urriaren 25etik aurrera zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.
![]()
.jpg)
Bidali: