Azken eguneratzea: 2011/12/14
Gazte-txartela gastronomiarekin bat. Irabazleen izenak emango dizkizuegu.
Estibaliz Solas Martínez, Erik Sánchez Mejías, Nahia Zúñiga Arkaia, Asier Cuesta Gómez eta Josune Rodriguez Negro, hauek izan dira irabazleen izenak. Sorte On!
Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Algusto 2011 azokarako, hau da, artisau-, ekologia- eta gastronomia-azokarako. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin % 33ko deskontua izango duzu Algusto 2011 azokarako sarrera erostean.
Gastronomia eta artisau-produktu gastronomikoak gustukoak badituzu, ez zaitez Algusto 2011 azokara joan gabe geratu, abenduaren 16tik 19ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango den artisau, ekologia eta gastronomia azokara.
Algusto 2011 azokan mundu osoko elikagai hoberenen aukera zabal bat ikusi ahal izango da, hamabi herrialdetako eta hainbat autonomia-erkidegotako ekoizleak elkartuko baitira bertan. Profesionalentzat ere irekita dagoen erakusketa horri esker “Slow Food” filosofia ezagutu ahal izango da; horretaz gain, produktuak, dastatu, probatu, eta saldu ahal izango dira, sukaldari ospetsuek erakustaldiak egingo dituzte eta haurrentzako hezkuntza-eremu bat egongo da, eta era berean, sukaldeei eta elikagaiei buruzko bestelako proposamen didaktikoak eta prestakuntza-arlokoak egingo dira.
Kontsulta ezazu Algusto 2011 azokari buruzko informazio guztia.
Zer zozkatzen dugu:
Algusto 2011 azokarako 5 sarrera bikoitz, abenduaren 16tik 19ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango denerako.
Nola parte hartu:
Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna abenduaren 12a).
Sarrerak non eta noiz jaso:
Erakusketariaren Arretarako bulegoan, BECeko atarian, azokara joaten zaren egunean bertan eta azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.
Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin % 33ko deskontua izango duzula Algusto 2011 azokarako sarrerak erostean.

Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago
Bidali: