Azken eguneratzea: 2012/02/14
Gazte-txartelak eskiatzera gonbidatzen zaitu.
Irabazleen izenak: Eliana Diego Aguayo, Marta Muñoz Gómez, Ikerne Lasa Salaberria, Victor Fernández Segura, Elixabet Sarasketa Zabala, Itziar Uriarte Crespo, Leyre Alecha Cuenca, Amaia Llanos Ocejo, Jonatan De La Fuente Calleja eta Miguel López Guerra.
Neguko kirolak, eta bereziki, eskia edota snowboarda gustatzen bazaizkizu, Aramon Taldeko eski-estazio guztietarako eta 2011/2012 denboraldirako balio duten 10 2x1 forfaitetako –Gazte-txartelak zozkatzen dituenetako– bat lortzeko aukera ezin duzu galdu.
Negua eta elurra iristen direnean, pertsona askok manta eta nagikeria etxean uzten dituzte eta kalera irten ohi dira mendian behera elurretan irrist egitera. Eskia gustuko baduzu eta urtero elurretara joaten bazara, edota naturarekin harremanetan egoteko, eta bide batez, eskiatzen edo snowboarda egiten hasteko asmoa bazenuen, zorionekoa zu! Aramon Taldeko eski-estazio guztietarako eta 2011/2012 denboraldi osorako (astelehenetik ostiralera) balio duten 10 2x1 forfait zozkatzen ditu Gazte-txartelak, nahi duzunarekin erabil ditzazun.
Kontsulta ezazu Aramon taldeko eski-pistei buruzko informazio gehiago.
Zer zozkatuko dugu?
Aramon Taldeko eski-estazio guztietarako eta 2011/2012 denboraldi osorako balio duten 10 2x1 forfait, astelehenetik ostiralera nahi duzunarekin erabil ditzazun.
Parte hartzeko modua:
Bete ezazu formulario hau zure datuekin (azken eguna otsailaren 12a izango da).
Saria erabiltzeko modua:
Zozketaren irabazleek kupoi bat jasoko dute etxean, promozio-kode bat izango duen kupoi bat, hain zuzen, eta horrekin, Aramon webgunean beren forfaita erosten dutenean, balio berbereko forfait bat oparituko zaie. Forfaitak eski-estazioko leihatilan jaso beharko ditu erabiltzaileak adierazitako egunean.
Baldintzak:
Eta zozketan zorterik izan ez baduzu, gogora ezazu zure Gazte-txartelarekin % 10eko beherapena lortuko duzula Aramon taldeko eski-estazioetarako forfait bat erostean; kontsulta ezazu informazio gehiago izateko.
Kontsultatu ahal izango dituzu ere Gazte-txartelaren bitartez Espainiako nahiz Europako beste hainbat eski estaziotan lor ditzakezun beherapenak.

Bidali: