Logotipo gazteaukera

Logotipo euskadi.net

Boton inicio On

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Azken eguneratzea: 2008/09/02
Hegazkin txartelen irabazleak Gazte-txartela eta Aer Lingus-en eskutik.
Imanol Sesma Mancisidor eta Maitane Garrido Izquierdo dira Irlandara joateko 4 hegazkin txartelak irabazi dituztenak.

Hauek ziren baldintzak:

Gazte-txartelaren titularra bazara eta gure galderari ondo erantzuten badiozu, Irlandara joateko joan-etorriko bi hegazkin txartel irabaz ditzakezu zeuk nahi duzunarekin joan zaitezen.

Bi sari ditugu banatzeko, Aer Lingus Irlandako aire-linea nazionalari esker.


Galdera, hauxe: Zenbat ibilbide zuzen ditu Aer Lingus-ek Espainiatik Irlandara?

Air Lingus LogotipoaAurkitu erantzun zuzena Aer Lingus-en web orrian sartuz, eta idatzi e-mail bat
gazteria@ej-gv.eshelbidera zure NANa, izen-abizenak eta telefonoa adieraziz. Parte hartzeko epea uztailaren 28an bukatzen da.

Sariaren baldintzak

  • Sari bakoitzak Irlandara joan-etorriko bi hegazkin txartel barneratzen ditu eta irabazleak Aer Lingus-ek Espainian dituen ibilbide zuzenetako edozein aukera dezake.
  • Sari bakoitzeko bi bidaiariek batera egin beharko dute hegaldia, data berberean eta erretserba berberaren barruan.
  • Txartelak 2008ko urriaren 25era arte izango dira baliagarriak (zubia baldin ez badago).
  • Txartelak Aer Lingus-ek burututako hegaldietarako bakarrik izango dira baliozkoak.
  •  Erreserbak konfirmatu egingo dira baina plaza erabilgarritasunaren menpe egongo dira eta uztaila eta abuztua salbuetsita daude.
  • Saria besterendu ezina da eta ezin da dirutan duen balioagatik aldatu.
  •  Tasak sariaren barnean daude.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien Baldintza Orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

Aer Lingus-ek babesturiko zozketa.