Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/11/29

Bilboko 53. ZINEBIrako 5 abonamenduen zozketa

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia joateko aukera Gazte-txartelari esker. Hauek izan dira irabazleak.

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia azaroaren 11tik 18ra ospatuko dela eta, Gazte-txartelak 53. ZINEBIrako 5 abonamendu bikoitz zozkatzen ditu. 

Aurtengoan ere, ZINEBIk munduko film laburren ekoizpenaren onena ikusteko aukera eskainiko die ikusleei. Hori guztia, askatasun osoz eta esperimentatzeko beldurrik gabe lan egiten duten artisten, zinemagileen eta egileen eskutik. Horri esker, beren lanak sortzaileak eta berritzaileak dira, eta, askotan, datorren zinemaren aurrerapen bat ere egiten dute.Logo Zinebi 

Kontsulta ezazu Bilboko 53 ZINEBI ko informazio guztia . 

Zer zozkatzen dugun: 

ZINEBI – Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiaren 53. ediziorako 5 abonamendu bikoitz; zinemaldia 2011ko azaroaren 11tik 18ra ospatuko da. 

Nola parte hartu:  

Bete formulario hau zure datuekin azaroaren 6a baino lehen. 

Non eta noiz jaso abonamenduak:  

Bilboko Alhondiga zinema-aretoaren leihatilan, zinemaldiaren inaugurazio-egunean bertan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz.


Irabazleen izenak hauek izan dira:  Oihane Cantero, Lorena Zabala, Iñigo Rodilla, Oscar Carbajo y Sara Hidalgo


 Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

 

 

 

 

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube