|
Euskadiko Euro<26 Gazte-txartelak 20 urte betetzen ditu aurten eta, zuekin batera, era berezian ospatu nahi izan dugu urteurren garrantzitsu hau. Hori dela eta, 44 Gazte-txarteldunekin batera asteburu oso bat igaro dugu Andorran (urtarrilaren 18tik 20ra bitartean) mendiko eskia, toboganak, erraketekin ibilaldia, zirkuitu termala eta abar egiten. Itzel pasatu genuen!!!!
 
(argazki gehiago ikusi nahi badituzu sar zaitez argazki galerian.
Parte har dezakezu Gazteaukera Blogean ).
Hauek izan dira Andorrara egin dugun bidaiara etorri diren Gazte-txarteldunak:
1. José Mª Prieto Gonzalez
2. Lorea Dueñas Urcelay
3. Sergio García Lobo
4. Leire Mugira Urtubi
5. Aitor Ruiz Segurola
6. Aroa Iraeta Agirre
7. Lara Longa Sanz
8. Daniel Abad Rubio
9. Olivia Peña Barrio
10. Mirna Higueras Calvo
11. Lorena Martínez Jiménez
12. Gaizka Ruiz Sampedro
13. Katia Azkorra Ijona
14. Maite López Bajo
15. Janire Goiria Bonilla
16. Nerea Goiria Mendiolea
17. Oihane Ezkerra Galardi
18. Sheila Bachiller Carrasco
19. Rakel Salazar Rubio
20. Sergio Gata Díez
21. Iñigo Ruiz de Eguino Asarta
22. Aritz Remiro Asarta
|
23. Silvia Alonso Arín
24. Imanol Padillo Cruz
25. Carmen Muñoz Pelaez
26. Leire Ruiz Aizpurua
27. Joseba Zumeta Elgarresta
28. Xabier Gallastegi Iturbe
29. Sergio Martínez Sanz de Galdeano
30. Esti Díaz Palacios
31. Itxaso Mentxaka Razkin
32. Raquel Cruz Remedios
33. Xabier Tobías Zaballos
34. Zuriñe Martín Inchaurbe
35. Iker Madariaga Bilbao
36. Aritz Guerra López
37. Xabier Arenaza Etxeberria
38. Maddi Urizar Altuna
39. Lander Lozano Cuevas
40. Imanol Pérez Paternain
41. Joseba Losa Maya
42. Beatriz Rodríguez García
43. Itxaso Escandon Vega
44. Steisy Calero Asorey
|
Dakizun bezala, hogei urte hauetan deskontu eta abantaila pila eskaini dizkie Gazte-txartelak 14 eta 26 urte bitarteko gazteei, eta ez Euskadin bakarrik, baita Estatuko beste Autonomia Erkidego guztietan zein Europako hainbat herrialdeetan ere.
Hori dela eta, Gazte-txartelaren urtebetetzea ospatzeko zozketa berezia antolatu dugu. Hauexek izan dira oinarriak:
a) Lehiaketan Gazte-txartelaren titularrek bakarrik har dezakete parte.
b) Eskaera emailez bidali behar diguzue urtarrilaren 6a baino lehen; gazteria@ej-gv.es ra bidali ezazu; jarri zure izena, NAN zenbakia, harremanetarako telefono zenbaki bat eta "Gazte-txartelaren 20.urteurrena" rako dela.
c) Zozketa bitartez jakingo dugu zeintzuk zareten irabazleak. Gazteaukeran publikatuko ditugu irabezleen izenak.
Saria
-
Saritu bakoitzak Andorrara joateko bi plaza lortuko ditu: bat berarentzat eta bestea nahi duen pertsonarentzat, beti ere pertsona hori Gazte-txartelaren titularra izan behar delarik.
-
Adin txikikoak, adineko batekin joan beharko dute bidaiara, beti ere pertsona hau bere arduradun egingo delarik bidaian zehar. Kasu honetan ere, pertsona hau titularra izatea nahitaezkoa izango da. Era berean, saria jaso duen gazte bat adin txikiko beste batekin etorri nahi badu, hura honen erantzukizun osoa izango du.
-
Bidaiak barneratzen ez duen gauza bakarra jatorduak dira; hau da, ostiraleko afaria, larunbateko bazkari eta afaria eta igandeko bazkaria alegia.
-
Bidaiaren deskribapena:
a) Bidaia 2008ko urtarrilaren 18, 19 eta 20an izango da eta autobusez egingo da bidaia bera.
b) Ostiral arratsaldez, 18an, 16:30tan irtengo gara. Bilboko Moyua Plazatik irtengo da autobusa (Carlton hotelaren aurretik) eta Vitoria-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia-San Sebastian 1ean) 17:30tan egingo dugu bigarren geldialdia. Afaria bidean jan (etxetik ekarritakoa) eta lotarako iritsiko gara Comtes d´Urgell hotelera, Andorrara. Bertan izango gara bi gauetan.
c) Larunbatean "zirkuitu eskimala" Larrabasan: egun guztia elurretan, toboganak, ibilbidea erraketa gainean, eta mendiko eskia praktikatuko duzue.
d) Igande goizean Caldea n "zirkuitu termala".
e) Igande eguerdian etxerantz buelta; 21:30ak inguru Vitoria-Gasteizen izango gara eta 22:30tan Bilbon.
Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak ezagutu behar dituzu. Zozketetan eta leihaketetan parte hartzeak aipatutako baldintzak onartzea suposatzen du.
|