Logotipo gazteaukera

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Azken eguneratzea: 2011/11/07

Exponatur azokarako sarreren zozketa eta % 25eko deskontua Gazte-txartelarekin erositako sarreretan

Oraindik daukazu aukera, joan zaitez Exponaturera.

Foto cartel exponatur

Hauek izan dira irabazleak: Naiara Arzuaga, Ione Muruamendiaraz, Alba Ramos, Laura Alcalde eta Ekintza Solaozabal.


Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Exponatur aire zabaleko aisia-jardueren, abentura-kirolen eta turismo aktiboaren azokarako. Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin % 25eko deskontua izango duzu Exponatur azokarako sarrera erostean. 

Exponatur urteko topagune bihurtu da turismo aktiboa, abentura eta aisia alternatiboa gustuko dutenentzat. Azoka aktibo eta dinamiko gisa planteatuta dago, eta honako jarduera hauek eskaintzen ditu publikoarentzat: lehen mailako hitzaldiak kirolerako material eta arroparen zuzeneko salmentarekin, ikastaroak, jarduera ugari eta harrigarrienak lekuan bertan egiteko, kirol-materialen zozketa, egonaldiak eta ikastaroak, eta askoz ere gehiago. Ez zaitez turismo aktiboko eta aire zabaleko aisia-jardueren topaketa horretara joan gabe geratu. Azaroaren 4tik 6ra bitarte izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan.

Kontsulta ezazu Exponatur azokari buruzko informazio guztia hemen. 

Zer zozkatzen dugu: 

Exponatur azokarako 5 sarrera bikoitz, azaroaren 4tik 6ra bitarte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre aretoan izango denerako. 

Nola har daiteke parte: 

Bete formulario hau zure datuekin, (azken eguna azaroaren 3a gaueko 12etan). 

Abonamenduak non eta noiz jaso behar dira: 

Erakusketariaren Arretarako bulegoan, BEC zentroko atarian, azokara joaten zaren egunean bertan, azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz. 

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin % 25eko deskontua izango duzula Exponatur azokarako sarrerak erostean.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.

Logo exponaturlogo BEC 


 Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

  

Bidali:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook
  • Twitter
  • tuenti
  • Youtube